Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ikastetxeotako ikasle batzuen gurasoek berriki egindako salaketak direla-eta eman die sostengua
Iruñeko D ereduko hiru institutuetako (Iturrama, Biurdana eta Eunate) ikasle batzuen gurasoek berriki egindako adierazpenen arabera, institutuotan euren seme-alaben eskubideak zapaltzen dituzte eta bertako irakasleen eta zuzendaritza taldeen heziketa lana kritikagarria da. Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuak sostengua eman nahi die institutuotako irakasleei eta zuzendaritza taldeei, eta gainera, honako hau adierazi nahi du: irakasleen lanak heziketa helburuak betetzen dituela eta irakasleak familiei laguntzen saiatzen direla; izan ere, ikasleen trebakuntzak euren nortasuna eta gaitasunak garatzea ditu helburu.
Era berean, Hezkuntza Departamentuak argi utzi nahi du ikastetxeotako irakasleen eta zuzendaritza taldeen pedagogia lanak ikasleak eta ikasleen trebakuntza dituela xede nagusi.
Horregatik, Hezkuntza Departamentuak guraso batzuen jarrera gaitzetsi nahi du, ikastetxeok politizatzen saiatu direlako. Izan ere, jarrera alderdikoiek D ereduko ikastetxe publikoen irudia hondatu dezakete.