(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea 2008an erretiroa hartu zuten Nafarroako Gobernuko langile ohientzako omenaldiko buru izan da asteazkena, 2009.eko otsailak 4

Presidenteak eskerrak eman dizkie Administrazioarentzat egindako lanarengatik, eta euren bizitzako etapa berri hau goza dezaten opatu die


2008an Nafarroako Gobernuko 354 langilek hartu zuten erretiroa (18 hil dira dagoeneko), eta Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea eurei egindako omenaldiko buru izan da gaur goizean.


Ekitaldia Kultura eta Turismo Departamentuko Isabeldar Patioan egin dute, 12:00etan, eta presidenteaz gain, Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilaria ere bildu da bertara.

Nafarroako Gobernuak omenaldia egiten die, urte hasieran, aurreko urtera arte Foru Administrazioko funtzionario edo langile izan direnei, eta hala, gaurko omenaldian Foru Komunitateko armarria duen intsignia eta diploma bana eman dizkiete iaz erretiroa hartu zutenei.

Sanz presidenteak eskerrak eman dizkie erakundearen "motor" izan direlako, eta azpimarratu duenez, "Nafarroa lurralde aberats eta aitzindari bihurtu duen goranzko prozesu miresgarria Foru Komunitateko Administrazio eskarmentudun eta trebeari zor zaio". Presidenteak gaineratu duenez, Nafarroak "sendotasun handiko" tresna bat du krisiari aurre egiteko: Herri Administrazioa. Sanzen esanetan, "Herri Administrazioak milaka pertsona eskarmentudun eta treberen ahalegina eta profesionaltasuna bateratzen ditu, beharrezkoak diren planak eta ekimenak gauzatzeko, krisiaren ondorioak saihesteko, eta gizarte zerbitzuak bermatzeko".


Sanz presidenteak, bestalde, erretiroak alderdi on ugari dituela eta hori aprobetxatu behar dutela esan die omenduei, eta honako hau gaineratu du: "Lanean ekimena eta ekina baliatu zenituzten, eta aurrerantzean, zuen gaitasunak eta adimena baliatu beharko dituzue bizitzak eskaintzen digun guztia gozatzeko". Amaitzeko, azken hilabeteetan hil diren funtzionarioak ekarri ditu gogora presidenteak, eta gaurko omenaldia eurentzat ere badela esan du.

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente
Relación alfabética jubilados 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa