(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak ETAk Ferrovial eraikuntza enpresaren Madrilgo egoitzaren kontra egin duen atentatua gaitzetsi du

astelehena, 2009.eko otsailak 9

Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du gaur goizeko ohiko bilkuran, eta hala, ETAk Ferrovial eraikuntza enpresak Madrilen duen egoitzaren kontra egin duen atentatua gogor gaitzetsi du.



Nafarroako Gobernuaren ustez, bonba autoak erabiltzeak, garondoan tiro egiteak edo beste edozein motako indarkeria terroristak ez dute zentzurik Espainiako gizarte demokratikoan, eta ondorioz, Gobernuak honako hau eskatu die alderdi demokratikoei: "ETAren aurrean batera jardun daitezela, poliziek gaizkileak Justiziaren esku jarri ahal izateko eta terroristen gaizkide politikoak bakartu eta erakunde demokratikoetatik kanpo utzi ahal izateko". Gobernuak adierazi duenez, "zorionez, horixe bera gertatu da talde terroristak EAEko hauteskunde autonomikoetarako aurkeztu nahi zituen bi talde politikoekin, legearen eta Justiziaren lanari esker".


Azkenik, Foru Gobernuak sostengua eman dio Ferrovial eraikuntza enpresari eta, oro har, Espainiako enpresa guztiei. Gainera, terroristen xantaiaren aurrean amore ez emateko eta gizarteak eta erakundeek ezarritako eginkizunak betetzeko eskatu die (hala nola, abiadura handiko trenbideak eraikitzeko proiektuak).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa