(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Krisiak ezgaituengan eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonengan dituen eraginak arintzeko neurriak adostu dira

asteartea, 2009.eko otsailak 10

Nafarroako Gobernuak, akordio baten bidez, krisi ekonomikoak ezgaituengan eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonengan dituen ondorioak arintzeko kontratazio publikoan hartu behar diren neurriak ezarri ditu.



Akordioan ezarritakoaren arabera, Foru Komunitateko administrazioan kontratu publikoak egiteko eskumena duten titularrek gizarte-izaerako entitateentzat kontratuak erreserbatuko dituzte; administrazio-klausulen pleguetan errekerimendu bereziak gehituko dituzte ezgaituei eta gizarte-bazterketaren arriskua duten pertsonen kolektiboei lan-munduan sartzeko erraztasunak emateko, eta kontratuen administrazio-klausulen pleguetan esanbidez jasoko da enpresa kontratu-egileek, bidezkoa denean, langile ezgaituei lanpostuen %2 erreserbatu dietela edo bestelako neurri alternatiboak hartu dituztela egiaztatu behar dutela.


Konpromiso horiek betetzea errazteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuak beharrezkoak diren arauak, neurriak edo jarraibideak proposatuko ditu, eta Kontratazio Publikorako Batzordeak horien inguruan txostena egingo du.


Akordioaren eranskin moduan, Enplegu Zentro Berezien eta Gizartean eta Lanean Sartzeko Zentroen zerbitzuen zorroa jaso da. Zorro hori www.navarra.es helbideko Berrien atalean kontsultatu daiteke. Iaz Nafarroako Gobernuak enplegu zentro bereziei 9.531.894 euroko diru-laguntzak eman zizkien, hau da, 7.200 eta 7.500 euro bitartean ezgaitu bakoitzeko. Gizarteratzeko zentroetara 1,5 milioi euro bideratu ziren, eta horietan 129 pertsonak egiten dute lan.


Akordioaren arabera, Nafarroako Gobernuak arreta berezia eskaintzen dio ezgaituen eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzeari, batez ere, horientzat enplegu bat lortuta. Espainiako Konstituzioak ere sektore horiek modu berezian babesten ditu. Era berean, gaur egungo krisi-egoera enpresetan, lan-merkatuan eta, batez ere, sektore ahulenetan eragina izaten ari dela aitortzen da.


Kontratu publikoen inguruko araudiak kolektibo horiei laguntzeko tresna desberdinak ezartzen ditu, eta gaur egungo krisi-egoeran tresna horien erabilera bultzatzea ezinbestekoa dela jotzen da, krisiak ezgaituengan eta gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten kolektiboengan dituen eraginak arintzeko.


 
Dokumentazioa:
Catalogo de servicios de los Centros Especiales de Empleo y Centros de Inserción Sociolaboral
Vídeo de este acto
Audio de este acto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa