Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Roig kontseilariak Parlamentuan agerraldia egiteko eskaria egin du, IV. Enplegu Planari buruz hitz egiteko
asteartea, 2009.eko otsailak 10Kontseilariak adierazi duenez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Trebakuntza eta Laneratze Planak 2009an izanen dituen edukiak ere azaldu nahi ditu
José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak Nafarroako Parlamentuan agerraldia egiteko eskari formala egin du gaur, dagokion Batzordean Nafarroako IV. Enplegu Planari buruz hitz egiteko.
Roig kontseilariak adierazi duenez, atzoko (astelehena, otsailaren 9a) Gobernu Bilkuran planaren edukiak onartu zituzten, eta ondoren, testua Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin (CEN) eta UGT eta CCOO sindikatuekin izenpetu zuten (Nafarroako enpresaburuen elkarte eta sindikatu nagusiekin). Nafarroako IV. Enplegu Plana 2009tik 2012ra bitarte egonen da indarrean, eta 2009an 158,1 milioi euroko aurrekontua izanen du (2008an baino %8,7 gehiago).
Bestalde, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak adierazi duenez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Trebakuntza eta Laneratze Planak 2009an izanen dituen edukiak ere azaldu nahi dizkio Parlamentuari.