(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


2008. urtean Nafarroako ekonomian BPGd-ren hazkundea %1,9 izan da, Espainiako %1,2ren gainetik

osteguna, 2009.eko otsailak 12

Foru Komunitateko industriak eta esportazioen hazkundeak azaltzen dute herrialde osoarekin alderatuta izandako jokabide hobea



Nafarroako ekonomian, 2008an, Barne Produktu Gordinaren hazkundea %1,9koa izan zen, herrialde osoko tasa, %1,2, baino askoz handiagoa. Hala erakusten du gaur goizean Estatistika Institutuak emandako BPGd-ren aurrerapen-datuak, 2008ko laugarren hiruhilekoari dagokiona. Datua gaur prentsaurrekoan aurkeztu du Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.


Urteko azken hiruhilekoan, Nafarroako ekonomiak hazkunde negatiboaren lehen hiruhilekoa izan zuen, BPGd %0,8 jaitsi baitzen aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Nazioko ekonomiaren jokabidea baino hobea izan zen, %1 erori baitzen, hazkunde negatiboaren bi hiruhileko jarraian izan eta gero.


Nafarroak eta Espainiak izandako bilakaera ekonomikoa inguruko herrialdeekin alderatzen bada, Nafarroako ekonomiak 2008an portaera hobea izan duela ikus daiteke. Nafarroak iaz %1,9ko hazkundea izan zuen, Espainiak izandako hazkundearen gainetik (%1,2), baita Europako beste herrialde batzuetan aurreikusitakoaren gainetik ere, besteak beste, Alemania (%1,3), Britainia Handia (%0,7), Frantzia (%0,7) eta Italia (%-0,6), eta Estatu Batuen (%1,2) eta Japoniaren (%-0,1) gainetik.


Dezelerazioaren arrazoiak


Dezelerazioaren arrazoiak hauek izan dira: eskaria murriztea etxeetako kontsumoak behera egin duelako, eta eraikuntzaren jarduerak behera egitea.


Hala ere, kontsumoari dagokionez, kontsumitzailearen eta txikizkako merkataritzaren konfiantza-indizeak Nafarroan Espainia osoan baino hobeak dira. Adibidez, merkataritza-jarduera Foru Komunitatean %3,5 jaitsi zen 2008an, eta nazioko batez bestekoa %-5,6 izan zen. Bestalde, 2008an turismoen matrikulazioaren beherakada %23,9 izan zen Nafarroan, eta %27,45 Espainian. Hala ere, etxebizitzen salerosketaren jaitsiera handiagoa izan da Foru Komunitatean (%34,5 urtetik urtera azarora arte; nazioan %28,8 izan da).


Nafarroako desberdintasunen arrazoiak


Besteak beste, Nafarroako industriak eta esportazioen hazkundeak azaltzen dute Nafarroako ekonomiak Espainiakoarekin alderatuta izan duen portaera hobea.


2008an Nafarroa izan zen Espainian industria-ekoizpenean dezelerazio-tasarik txikiena izan zuen autonomia-erkidegoa: urtearen amaieran %2,4ko jaitsiera izan zuen, eta herrialdeko batez besteko itxiera %6,5ekoa izan zen.


Bestalde, Nafarroako esportazioak %11,7 hazi dira 2008ko urtarrila eta azaroa bitartean (eskura ditugun azken datuak), eta nazioko batez bestekoa %4,6 izan da.


Foru Komunitateak 2008an izandako portaera ekonomiko hobea enplegu-adierazleetan islatu da. Nafarroak urtearen amaieran Espainiako langabezia-tasarik txikiena zuen, %8,12, Espainiako batez bestekoa, %13,91, baino 5 puntu gutxiago.

Dokumentazioa:
PIB Navarra 2008
Vídeo de esta rueda de prensa
Audio de esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa