(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 2,1 milioi euroko gastua eginen du datozen lau urteetan, familientzako laguntzak emateko

astelehena, 2009.eko otsailak 16

Eszedentzia laguntzak (lana eta familia bizitza bateratzeko neurri osagarria gisa) eta bikiak edo haur gehiago izan dituzten familientzako laguntzak izanen dira, hain zuzen



Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du, eta hala, Familia, Haurtzaro eta Kontsumoaren zuzendari nagusiari baimena eman diote datozen lau urteetan familientzako laguntzak emateko. Hain zuzen ere, 2,1 milioi euroko laguntzak emanen dituzte, eszedentzietarako eta bikiak edo haur gehiago izan dituzten familientzako


Lana eta familia bizitza bateratzea eta jaiotzak sustatzea xede duten laguntzak dira.


Hala, eszedentzia laguntzak honela banatuko dituzte: 2009an, 1.391.091,69 euro; 2010ean, 556.784,95 euro; 2011n, 184.799,09 euro; eta 2012an 37.832,53 euro.


Bikiak edo haur gehiago izan dituzten familientzako laguntzei dagokienez, berriz, laguntzak honela banatuko dituzte (195.528,59 euro guztira): 2009an, 138.893,68 euro; 2010ean, 41.938.55 euro; 2011n, 8.710,48 euro; eta 2012an 5.985,88 euro.


Eszedentzia laguntzak jasotzeko baldintzak honako hauek dira: aitak eta amak biek lan egitea, eta bietako batek gutxienez ere hiru hilabeteko eszedentzia hartzea, seme-alabak zaintzeko. Bi seme-alabatik gora edo ezintasunen bat duen seme-alaba bat duten familientzako laguntzak dira. Hain zuzen ere, bigarren seme-alaba edo ezintasunen bat duen lehenengo seme-alaba izan duten familiek seme-alabak urtebete egin arte jasotzen dituzte laguntzak; hirugarren seme-alaba edo hurrengoak izan dituzten familiek, berriz, alabak hiru urte egin arte jasotzen dituzte laguntzak. Ordainketak hilero egiten dituzte.


Bikiak izan dituzten familien kasuan, seme-alabek urtebete egin arte jasotzen dituzte laguntzak, eta hirukiak, laukiak edo haur gehiago izan dituzten familien kasuan, berriz, seme-alabek hiru urte egin arte. Ordainketak hilero egiten dituzte.


Beste laguntza batzuk


Nafarroako Gobernuak familia ugarientzako zuzeneko laguntza ekonomikoak ere kudeatzen ditu: hirugarren seme-alaba izan duten familientzako laguntzak, hiru urtetik beherako seme-alabak dituzten emakume langileentzako laguntzak, eta laugarren seme-alaba edo hurrengoak izan dituzten familientzako laguntzak. Laguntza gehienak bateragarriak izaten dira zerga beherapenekin.


Gainera, familia ugariei zerga beherapenak egiten dizkiete gazteentzako aterpetxeak erabiltzeagatik edo gazteentzako programetan parte hartzeagatik. Beste arlo batzuetan ere izaten dituzte beherapenak: etxebizitza, hezkuntza (laguntzak eta bekak), ibilgailu bereziak, edo garraio publikoa.


2008an, 12.711.803 bat euroko laguntzak eman zituzten, honela banatuta: eszedentzia laguntzak, 2.293.870 euro; hirugarren seme-alaba izan zuten familientzako laguntzak, 1.593,451 euro; bikiak edo haur gehiago izan zituzten familientzako laguntzak, 217.529 euro; laugarren seme-alaba edo hurrengoak izan zituzten familientzako laguntzak, 833.553 euro; eta hiru urtetik beherako seme-alabak dituzten emakume langileentzako laguntzak, 7.773,400 euro.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa