(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Automobilgintzaren sektoreko enpresa bat, Altsasukoa, lanpostuak sortzeko inbertsioei sostengua emateko "Aval Navarra" bermea jasoko duen lehenengoa

astelehena, 2009.eko otsailak 16

Enpresak 187.680 euro jasoko ditu; hots, aurreikusten duen guztizko inbertsioaren %60



Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hitzartu duenez, 187.680 euroko bermea emanen diote Altsasuko "Mufabrik SL" enpresari. Bermea Sonagar sozietatearen bidez (Sociedad Navarra de Garantía Recíproca) emanen dute, Nafarroako ekonomia suspertzeko neurrien (2009-2011) esparruan. Enpresak 312.800 euroko inbertsioa egitea aurreikusten du, eta beraz, zenbateko horren %60ko bermea jasoko du. Horixe bera da "Aval Navarra" neurriaren baitan aurreikusten duten gehienezko ehunekoa.


Familiako enpresa da, eta 1999an sortu zuten. Hiru senidek gobernatzen dute, eta hamar langile ditu. Automobilgintzaren sektoreko enpresa da hasiera-hasieratik, baina orain negozioa zabaldu eta askotarikotu nahi dute. Zehazki, jabeek adierazi dutenez, bermearen zati handi bat energia berriztagarrien (energia eolikoa) sektoreko piezak egiteko makina bat erosteko erabiliko dute. Nolanahi ere, ohiko jardunarekin ere jarraituko dute.


Gogoan izanen duzuenez, Nafarroako Parlamentuak ekonomia suspertzeko eta krisiaren aurka borrokatzeko plana onartu zuen azaroaren 6an, Foru Lege baten bidez, eta "Aval Navarra" plan horren baitan dagoen neurria da. Neurria Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak hitzartu zuten.


Bermeei dagokienez, enplegua sortzeko inbertsioei sostengua ematea eta enpresa txiki eta ertainetarako kostu eta epe egokiak dituen finantzaketa bultzatzea dute xede, gaur egun maileguak lortzeko zailtasunak daudela kontuan hartuta. Horretarako, Nafarroako Gobernuak eta Sonagar sozietateak hitzarmena izenpetu zuten 2008ko azaroaren 25ean, eta hari jarraiki, sozietateak azterlan teknikoak eginen ditu, kasu bakoitzean bermea ematea komenigarria ote den edo ez ikusteko; gainera, enpresei bermeak emanen dizkie, Nafarroako Gobernuaren azpi-bermearekin.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa