(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroak 2009. urtera aurreratu du lurreko telebista digitalerako trantsizioa (TDT)

astelehena, 2009.eko otsailak 16

Nafarroako Erriberak, Estellerriaren hegoaldeak eta Lana ibarrak trantsizioa ekainean egingo dute; Foru Komunitateko gainerako inguruek, abenduan



Nafarroako Gobernuak Industria Ministerioarekin adostu du itzaltze analogikoa edo lurreko telebista digitalerako (TDT) trantsizioa Foru Komunitatean 2009. urtean egingo dela: ekainean hegoaldeko 42 herritan (Erribera osoa, Estellerriaren hegoaldea eta Lana ibarra) eta abenduan Foru Komunitatearen gainerako lekuetan.


Modu horretan, Nafarroa telebista analogikotik telebista digitalera trantsizioa osatuko duten autonomia-erkidego aitzindarien taldekoa izango da. Gainerako autonomia-erkidegoak 2010eko apirilean igaroko dira TDTra.


Akordio hau sinatu ahal izan da Foru Komunitatean TDTren estaldura handia lortu delako Nafarroako Gobernuaren inbertsio-ahaleginari esker, eta zentro berrigorleetako teknologiak konbinatzeko, kableak hedatzeko edo landa-inguruetan sateliteak erabiltzeko lanak aurreratu direlako. 2008an, TDTren estaldura Nafarroan herritarren %95engana iristen zen, eta 2009an TDT gainerako %5ei eramateko lan teknikoak egiten ari dira. Aurrekontua 5 milioi eurotik gorakoa da.


Hala ere, Nafarroako lau herritan, itzaltze analogikoa partziala baino ez da izango (nazioko telebista pribatuak analogikoan ikusten jarraituko dute, zuzenean edo berrigortzearen bidez, Gipuzkoako Jaizkibel errepikagailuaren menpe daude eta): Leitza, Goizueta, Areso eta Arano.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa