(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako euskaltegiek urtean ia 500.000 euroko diru-laguntza jasotzen dute

asteartea, 2009.eko otsailak 17

Nafarroako euskaltegiek edo helduei euskara irakasteko erakundeek, 2008. urtean, Hezkuntza Departamentuaren finantzaketa jaso dute, hain zuzen ere, 495.000 euro.



Kasuan kasuko ebazpenen oinarrietan laguntzaren modulua ezarri da, hau da, 1,19 euro ikasle eta ordu bakoitzeko, erregimen arrunteko eta autoikaskuntzako ikastaroetarako, eta 8 euro ikasle eta egun bakoitzeko barnetegi erregimena dutenentzat.


Gaur egun 164 taldeko 1.637 ikasleri diru-laguntza ematen zaie, deialdi hauetara bildutako 21 zentrori guztira. Abenduaren 31n, euskaltegi hauek (eguneko zentroak) eta gaueskola hauek (gauekoak) ziren onuradunak: Iruñan, Ikastolen Federazioko euskaltegia, Amaiur Ikastolako Gurasoen Elkarteko "Orreaga" euskaltegia, "Arturo Kampion" euskaltegia, San Juaneko "Irrintzi" euskaltegia, "Arrosadía" eta "Iruñezar".


Eskualdean, Barañaineko "Sahats" euskaltegia eta Orkoien, Burlata eta Atarrabiako euskaltegiak finantzatzen dira.


Era berean, Nafarroako gainerako lurraldean, euskaltegi hauek diru-laguntzak jasotzen dituzte: Pirinioetakoa (Erronkari), Malerreka, Baztan, Bortziriak, Leitza, Sakana, Lizarra, Lodosa, Erribera, Tafalla eta Ultzama-Larraun.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa