(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak likidatutako kontratuen batez besteko desbiderapena 2008an %2,85 izan zen

asteazkena, 2009.eko otsailak 18

Guztira 101 kontratu sinatu ziren guztira, 83.321.801 euroren truke, eta kontratu horietako batek ere ez zuen gainditu %10eko beherapena likidazioan



Horiek dira Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak egindako "Kontratuen esleipenari eta likidazioari buruzko txostena. 2008. urtea" agirian jasotako datu nagusietakoak. Txostena gaur aurkeztu du prentsaurrekoan Laura Alba Cuadrado kontseilariak.


Txostena hamahirugarrenez egin da, Departamentuaren helburuetako bat diru publikoaren kudeaketan gardentasun albait handiena ematea eta Nafarroako Gobernuaren efizientzia ebaluatu eta hobetzea baita, kontseilariak adierazi duen moduan.


Beherapenak prezioan eta desbiderapenak


Lan publikoaren kontrataziorako erreferente garrantzitsu bat urteko batez besteko desbiderapenaren datua da; hau da, esleipen-prezioaren eta likidazioaren azken kostuaren arteko desberdintasuna. Ildo horretatik, 2008an urteko batez bestekoa %2,85 izan da, Departamentuak 1996an finkatu zuen %10eko helburua baino askoz txikiagoa.


1997tik 2008ra (hamabi urteko tartea) likidatutako obra-bolumena 1.687.678.244 milioi eurokoa izan da, eta aldi horretan, urteko batez besteko desbiderapena %7,3 izan da, kasu honetan ere %10 ez gainditzeko helburua betez. Atal honi dagokionez, txosten hauek egiten hasi aurretik (1998), obren prezioan desbiderapenak %40 ingurukoak zirela nabarmendu behar da.



Esleipenak eta likidazioak


2008ko txostenean nabarmentzeko datuak dira iaz 101 kontratu sinatu zirela, 83.321.801 euroren truke. Horietatik 60 obrei dagozkie, eta 75.993.434 euroko inbertsio orokorra egin zen. Gainerako 41 kontratuak laguntza teknikoetarako izan ziren (proiektuak eta beste jardun batzuk eta txostenak idaztea).


2008an 95 kontratu likidatu ziren, 111.365.414 euroren truke. Horietatik 65 obrei dagozkie, 107.327.906 euroren truke. Gainerako sei kontratuak laguntza teknikoak izan ziren, 4.028.508 euroko balioarekin.


Esleipen-sistemei dagokienez, lizitazioen kontratazioaren %57,71 oro har eskaintzarik onena izateagatik egin zen, eskainitako preziorik onenaren bidez kontratazioen %13,35 egin ziren, %9,43 negoziatu-prozeduraren bidez, eta %19,5 agindu bidez.


Amaitzeko, esleipen-aurrekontuaren araberako jardun nagusiei dagokienez, hauek nabarmendu daitezke: NA-1370 Izaba-Frantzia errepideko lanak (9,3 milioi euro), Corellako saihesbidea (8,3 milioi euro) eta Andosillako saihesbidea NA-134 errepidean (6,7 milioi euro).

Dokumentazioa:
Informe 2008
Ver esta rueda de prensa
Escuchar esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa