(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Ospitaleko egoiliar batek Onkologiako kasu klinikoen lehiaketa nazionalean lehen saria eskuratu du

osteguna, 2009.eko otsailak 19

Lanean minbiziari diziplina askotatik aurre egitearen garrantzia azpimarratzen da, hestegorriko eta urdaileko tumore erauztezinaren kasu zehatz bat azalduta



Gemma Asín Felipe Nafarroako Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoaren Zerbitzuko azken urteko egoiliarrak SEORek (Onkologia Erradioterapikoaren Espainiako Sozietatea) eta SEOMek (Onkologia Medikoaren Espainiako Sozietatea) babestutako Kasu Klinikoen Lehiaketa Nazionaleko lehen saria irabazi du. Ebazpena "Minbiziaren Diziplinarteko Tratamenduaren V. Sinposioan" jakinarazi zen, urtarrilaren 29an eta 30ean, Elchen.


Lan saridunaren egilekideak dira Fernando Aras de la Vega Nafarroako Ospitaleko Erredioterapia-Onkologia Zerbitzuko medikua; Virginia Arrazubi Arrula zentro bereko Onkologia Medikoaren Zerbitzuko medikua, eta Álvaro Díaz de Liaño Virgen del Camino ospitaleko Kirurgia Zerbitzuko medikua.


Saritutako kasuan, gaixoak hestegorriko eta urdaileko tumore erauztezina zuen (ezin zen erauzi bizi-egiturak ukituta zeudelako), eta diziplina askotatik aurre egin zitzaion, indukzio-kimioterapiaren, kimioerradioterapiaren eta, azkenean, erauzketa kirurgikoaren bidez, eta ez zen hasierako tumorearen aztarnarik aurkitu. Horrek esan nahi du ziurrenik gaixoa sendatu egin zela (kasu hauetan ez da sendatzeari buruz hitz egiten zenbait urte igarotzen diren arte). Lana oso garrantzitsua da, kasu hauei diziplina desberdinetatik aurre egitearen garrantzia azpimarratzen baitu, hau da, diziplina askotatik eta modu konbinatuan.


Saritutako lana beste birekin batera hautatu zen aurkeztutako guztien artean. Ondoren, egileek euren lanak azaldu eta garatu zituzten eta, amaitzeko, jardunaldietara bertaratu zirenek (Onkologia Erradioterapikoko eta Onkologia Medikoko espezialistek) bozketa bidez Asín medikuak eta lana egiten lagundu dion ekipoak egindako lana onena zela erabaki zuten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa