(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Plastikoaren sektoreko Nafarroako enpresa bat, "Aval Navarra" bermea jasoko duen bigarrena

astelehena, 2009.eko otsailak 23

Enpresak 561.485 euro jasoko ditu guztira, hau da, enpresak aurreikusitako inbertsio osoaren %60



Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, plastikoaren sektoreko Nafarroako enpresa bati 561.485 euroko bermea (935.809 euroko inbertsiorako) ematea baimendu du, Sociedad Navarra de Garantía Recíproca (Sonagar) sozietatearen bitartez, Nafarroako ekonomia suspertzeko neurrien (2009-2011) esparruan. Beraz, bermea inbertsioaren %60 izango da, "Aval Navarra" izeneko neurri honek ezarritako gehiengoa.


Gogoan izan behar da Nafarroako Parlamentuak ekonomia suspertzeko eta krisiaren aurka borrokatzeko plana onetsi zuela joan den azaroaren 6an, Foru Lege baten bidez, eta "Aval Navarra" plan horren barruan dagoen neurria da. Neurria Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak hitzartu zuten.


Bermeei dagokienez, enplegua sortzeko inbertsioei sostengua ematea eta enpresa txiki eta ertainetarako kostu eta epe egokiak dituen finantzaketa bultzatzea dute xede, gaur egun maileguak lortzeko zailtasunak daudela kontuan hartuta. Horretarako, Nafarroako Gobernuak eta Sociedad de Garantía Recíproca (Sonagar) sozietateak hitzarmena izenpetu zuten 2008ko azaroaren 25ean, eta horren arabera, sozietateak aipatu bermea ematea komenigarria den edo ez ikusteko azterlan teknikoak egingo ditu. Gainera, sozietateak enpresei bermeak emango dizkie, Nafarroako Gobernuaren azpi-bermearekin.


Bermeak eskuratzeko baldintzak


Legean industriaren arloko inbertsioetarako, nekazaritzako elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko, eta enpresa txiki eta ertainetako azpiegitura turistikoak sortu eta modernizatzeko ezarritako laguntzak lor ditzaketen esku-hartzeetarako bermeak eskatu ahal izango dira.


Bermeak 60.000 eta 600.000 euro bitartekoak izango dira, eta gehieneko zenbatekoa proiektu bakoitzerako aurreikusitako inbertsioaren %60koa izango da (kasu honetan gehieneko zenbatekoa eman da). Horren arabera, laguntzak lortzeko gutxieneko inbertsioa 100.000 eurokoa izango da, eta Nafarroako Gobernuak emango duen guztizko zenbatekoa 30 milioi eurokoa izango da. Bermeen gehieneko epea 10 urtekoa izango da.


Arintasuna izapideetan


Bermeak lortu nahi dituzten enpresek kasuan kasuko jarduerari dagokion departamentuan egin beharko dituzte eskariak (Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan; Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuan; eta Kultura eta Turismo Departamentuan).


Esku-hartzeek legean arlo horietarako aurreikusitako laguntzak lor ditzaketela egiaztatu ondoren, eskaerak Sonagar sozietateari bidaliko dizkiote. Entitateak eragiketaren azterlan teknikoa egingo du, eta gehienez ere hiru asteko epean, bermea emango dioten edo ez jakinaraziko diote kasuan kasuko eskatzaileari. Ontzat emandako bermeen kasuan, izapide gehiago egin beharko dituzte Nafarroako Gobernuan, eta enpresek eskaera egin eta gehienez ere bi hilabeteren buruan jasoko dituzte bermeak.


Sonagar elkarren bermerako sozietatea da, eta haren sustatzailea Enpresa Txiki eta Ertainetako Elkarteen Federazioa (FAPYMEN) da, Nafarroako Gobernuaren, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra (Nafarroako Aurrezki Kutxa) eta Nafarroako Rural Kutxaren laguntzarekin, besteak beste.


Sozietatearen helburu soziala enpresa txiki eta ertainen finantzaketa hobetzea da, eta horretarako berme pertsonalak ematen dizkie bertako bazkide diren enpresa txiki eta ertainetako titularrei. Sortu zutenetik, Sonagar sozietateak 444 milioi eurotik gorako inbertsioak egiten lagundu du eta 24 milioi eurotik gorako funtsak ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa