(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilaria Corellako zeharbidean eta ingurabidean egiten ari diren obrak ikustera joan da


 

asteazkena, 2009.eko otsailak 25

Obra horiek segurtasuna hobetuko dute: zeharbidean seinale gehiago jarriko dira eta, ingurabideari esker, 3.000 ibilgailuk herrigunetik pasatzeari utziko diote



Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba, Corellako zeharbidean eta ingurabidean egiten ari diren obrak ikustea joan da gaur goizean.


Ingurabideko obrak Nafarroa 2012 Planaren eta Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planaren barruan daude. Azken plan hori egin da Nafarroako Gobernuak eta SPRIN inbertsio eta azpiegitura sozietate publikoak sinatutako hitzarmen bati esker.


Kontseilariak esan bezala, obra hori egitea aipatu plana betetzea da, hau da, krisiari aurre egiteko Nafarroako Gobernuak egin duen apustua mamitzea, enplegua sortuz eta ekonomia suspertuz.


Proiektua Corellako herrigunearen iparraldean ari dira gauzatzen, udal barrutian. Zehazki, ingurabidea egingo da, NA-161 eta NA-6810 errepideak lotzeko N-113 errepidearekiko loturatik gertu; era horretan, egunean 3.000 ibilgailuk utziko diote herrigunetik pasatzeari.


Ingurabideak 3.710 metro edukiko ditu, bi zatitan banatuta. Lehena (1.530 metro) hasiko da bigarren mailako NA-161 errepidearen 6+000 kilometro puntuan, han egingo den glorieta itxi batean, eta bukatuko da NA-6920 errepidearekiko loturan, beste glorieta itxi batean.


Bigarrena (2.180 metro) lehena bukatzen den lekuan hasiko da eta beste glorieta itxi batekin bukatu, NA-6810 errepidean, N-113 errepidearen loturatik gertu.


Saihesbideak 7 metroko galtzada eta bi errei izango ditu, bakoitza 3,5 metrokoa; bazterbideak metroa izango du eta bermak egongo dira bi aldeetan, 0,75 metrokoak.


Saihesbidean, gaineko pasagune bat jarriko da hilerriaren ondoko bidearen parean, baita zubi bat ere Alhama ibaia zeharkatzeko, eta Soria-Castejon trenbidea azpitik igarotzeko pasabidea.




Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa