(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 1,8 milioi euroko diru-laguntza emango du kirol instalazioetarako

osteguna, 2009.eko otsailak 26

Dirua erabiliko da instalazioak eraikitzeko, hobetzeko, handitzeko, egokitzeko eta berritzeko; laguntza eskatu dezakete kirol elkarteek, irabazi asmorik gabeko elkarteen titular diren erakundeek eta toki erakundeek



Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaien Departamentuaren bitartez, 1,8 milioi euro emango ditu kirol instalazioetan inbertitzeko. Diru-laguntzak eskatu ditzakete Nafarroako kirol elkarteek, irabazi asmorik gabeko elkarteen titular diren erakundeek eta toki erakundeek, Maria Isabel Garcia Malo kontseilariak onartutako bi foru aginduk dioten moduan.


Zehazki, kirol elkarteei eta irabazi asmorik gabeko elkarteen titular diren erakundeei 200.000 euro emango dizkie; lehentasuna emango die oinarrizko kirola sustatzen dutenei eta kirola egiteko edo lehiatzeko berezko instalaziorik ez duten erakundeei. Diru-laguntzaren gainerakoa, 1.598.357,78 euro, toki erakundeen artean banatuko da.


Laguntza horien helburua da kirol elkarteek eta irabazi asmorik gabeko elkarteen titular diren erakundeek kirol instalazioak egitea, handitzea eta hobetzea, batetik; eta toki erakundeek instalazioak egokitzea eta berritzea, bestetik.


Lehenbiziko kasuan, laguntza eskatu dezakete ekitaldi honetan instalazioak eraikitzen, handitzen edo hobetzen dituzten Nafarroako kirol elkarteek eta irabazi asmorik gabeko elkarteen titular diren erakundeek. Eta tokiko erakundeen kasuan, onuradunak izango dira 2009an kirol instalazioak egokitzeko edo berritzeko izapideak bideratzen dituzten udalerriak, mankomunitateak edo elkartutako udalerriak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa