(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Tuterako Ciudad Agroalimentaria izenekoak saria jaso du, nekazaritzako elikagaien sektorea bultzatzeagatik

osteguna, 2009.eko otsailak 26

Nafarroako Gobernuaren ekimen publiko honek nekazaritzako elikagaien enpresetan instalazioak ezarri nahi ditu, horien lehiakortasuna hobetu eta sektorea bultzatzeko



Germán Beroiz Soria Tuterako Ciudad Agroalimentaria izenekoaren gerenteak "Mundo Empresarial Europeo" aldizkari ekonomikoak zentro horri nekazaritzako elikagaien sektoreari emandako bultzadarengatik eman dion saria jasoko du gaur arratsaldean Madrilen.


Ekitaldia gaur arratsaldeko 20.00etan izango da Madrileko Husa Chamartín hotelean (Agustín de Foxa kalea z.g.). Ekitaldiaren buru Fernando Puig de la Bellacasa Lurralde Lankidetzarako Estatu idazkaria izango da.


Bultzada nekazaritzako elikagaien sektoreari


Tuterako Ciudad Agroalimentaria (TCA) Nafarroako Gobernuaren ekimen publikoa da, eta horren bidez nekazaritzako elikagaien enpresetan instalazioak ezarri nahi dira, horien lehiakortasuna hobetu eta sektorea bultzatzeko. Horretarako, hiru ardatz ditu oinarri: azpiegiturak, berrikuntza eta trebakuntza.


Azpiegiturei dagokienez, TCAk azpiegitura erkideen zentrala eta zerbitzu zentralizatua (horri esker, poligonoko enpresek energia banaketa-sare batetik lor dezakete, energia-ekoizpenerako zentral indibidualetan inbertitu beharrean) ditu. Puntu horretatik, enpresei ur-lurruna, ur beroa eta hotza eta fluido hoztailea emango zaizkie.


Eraikuntza hori joan den abenduan inauguratu zen, eta xedea kostuak murriztea eta energia-eraginkortasuna hobetzea dira. Kalkuluen arabera, sistema honen bidez, poligonoan ezarritako enpresek %15 aurreztuko dute energia-ekoizpenean, eta era berean, ingurumen-ikuspegitik poligono iraunkorragoa lortuko da.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa