(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Euskarabideak hitzaldien zikloa eskainiko du euskaraz eta gaztelaniaz

ostirala, 2009.eko otsailak 27

Euskarabideak, lehen aldiz, 31 hitzaldiko zikloa antolatu du euskaraz eta gaztelaniaz, Nafar Ateneoarekin batera eta toki erakundeen eta EIREren (Unibertsitateko irakasleen Elkartea) lankidetzarekin.



Hitzaldiak martxoan eta apirilaren hasieran egingo dira Nafarroa osoan, bi gai oinarri hartuta: "Nafarroa eta euskara" (hitzaldiak gaztelaniaz), eta "Zientzia, teknologia, krisia eta komunikazioa" (hitzaldiak euskaraz). Lehenengoen bidez, modu dibulgatzailean, euskara eta euskal kultura ezagutarazi nahi dira. Euskarazko hitzaldien bidez, ordez, zientziekin eta teknologia berriekin lotutako alderdiak erakutsiko dira.


Ekimen honen bidez, Euskarabidea/ Instituto Navarro del Vascuence erakundeak Nafarroan euskararen garapena sustatzen duten programak eta jarduerak sustatu, babestu eta antolatzeko helburua bete nahi du, tokiko erakundeen lankidetzarekin, arte- eta kultura-adierazpenen bidez.

Gaztelaniazko hitzaldien artean, besteak beste, izenburu hauek daude: "Cultura oral y escrita en la Navarra medieval", "Los nombres de los animales: creencias y supersticiones",  "La cultura del euskera y la Ribera de Navarra", "La Real Academia de la Lengua Vasca/ Euskaltzaindia" eta "El binomio del euskera-romance  desde el punto de vista histórico".


Euskarazko hitzaldietan, besteak beste, izenburu hauek daude: "Cielo azul, arrebolado y la oscuridad de la noche", "Aplicaciones de las energías renovables", "Los periodistas, los medios de comunicación y las lenguas minoritarias europeas", "Investigación sobre lo cotidiano, la acústica y la industria del diseño", "Las nuevas tecnologías como tema de conversación para crear instituciones innovadoras", eta "Historia de la Cosmología".


Euskarabideak 9.000 euro bideratuko ditu programa honetara.

Dokumentazioa:
Díptico conferencias

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa