Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Hezkuntza Departamentuak DBHko ikasleentzako Curriculum Egokituaren Programa berriaren antolaketa eta funtzionamendua arautu du
ostirala, 2009.eko otsailak 27Hezkuntza Departamentuak DBHko ikasketetan atzeratuta dauden ikasleentzako Curriculum Egokituaren Programa berriaren antolaketa eta funtzionamendua arautu berri ditu. Atzerapen hori gertatzen da ikasleek jarrera desegokia eta ikasgelan lan egiteko modura egokitzeko zailtasunak dituztelako; ikasle horiek, batzuetan, eskolara joateari uzten diote eta ikasketak bertan behera uzten dituzte.
Programaren helburuak hauek dira: ikasleak gizarteratzea eta hezkuntza sistemari egokitzea, bizitza aktiboan bere kasa ibiltzeko oinarrizko gaitasunak garatuz; ikasketekin jarraitzea sustatzea; DBHko graduatu titulua lortzea erraztea; eta gizarteratze, bizikidetza eta heldutasun maila egokiak lortzen laguntzea. 2008/2009 ikasturtean 14 eta 15 urte bitarteko 131 ikasle ari dira Programan parte hartzen.
Gero, Hezkuntzaren Kalitatearen Lege Organikoa (HKLO) eta Hezkuntzaren Lege Organikoa (HLO) ezarri zirenean, Nafarroako araudiak aldatu egin ziren. Ekainaren 13ko 93/2008 Foru Aginduak, adibidez, Haur Hezkuntzako eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastegietan aniztasuna nola landu arautzen du, HLOaren arabera. Agindu horretan bateratuta daude foru erkidegoan ikasleen aniztasuna jorratzeko dauden neurri guztiak. Aginduak aurreko foru araudia indargabetzen du eta, besteak beste, Curriculum Egokituaren Programa eta curriculuma bera ezartzen ditu. Orain, Hezkuntza Departamentuak CEPren antolaketa eta funtzionamendua zehaztu ditu, aipatu erabakia medio.
Berritasun nagusietako bat da ikasleak gazteago hartuko direla: lehen 15 urterekin hartzen ziren eta orain 14 urterekin hartuko dira. Neurri horren helburua da ikasleek gero beste aukera batzuk izatea (hasierako lanbide prestakuntzarako programak (lehen LHP esaten zitzaien) eta curriculuma dibertsifikatzeko programak). Hezkuntza Departamentuak aldatu egin ditu, baita ere, programaren iraupena eta ikasgela batean egon daitekeen ikasle kopurua.