(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak Etxebizitza Renove Planaren 2009ko laguntzen deialdia egin du: hiru milioi euro emango ditu

osteguna, 2009.eko martxoak 5

Nafarroako Gobernuak familientzako 2009rako diru-laguntza deialdi bat egin du. Deialdiaren helburua da familiek informazioaren gizartean sartzeko aurrerapausoak ematea eta teknologia berriak erabiltzea, batetik; eta energia kontsumoa murrizteko etxetresnak erostea, bestetik. Gobernuak, guztira, hiru milioi euro emango ditu.



2009ko Etxebizitza Renove Planaren laguntzak izango dira honako hauek erosteko: ikasleentzako ordenagailu eramangarriak, LTD hargailuak dituzten telebistak, LTD deskodetzaileak eta etxetresnak. Laguntza 46.700 gailu erosteko adinakoa izango da: 15.100 etxetresna, 10.000 telebista, 16.600 deskodetzaile eta 5.000 ordenagailu eramangarri.


Zehazki, onuradunek ordenagailu eramangarri bat erosteko 150 euro jasoko dituzte, telebista erosteko 100 euro, kanpo deskodetzaile bat erosteko 18 euro, A mailako etxetresnak eta gas sukaldeak erosteko 90 euro, eta A+ eta A++ mailako etxetresnak eta indukzio sukaldeak erosteko 120 euro. Pertsona eta etxebizitza bakoitzak modalitate eta mota bakoitzeko gailu baterako diru-laguntza jaso ahal izango du.


Erosketak egin daitezke martxoaren 11tik izakinak bukatzen diren arte edo, gehienez, 2009ko azaroaren 20ra arte. Epea hasi baino lehenagoko fakturak ez dira onartuko. Hala ere, diru-laguntzarako funtsak azaroaren 20a baino lehen agortzen badira, gailu mota bakoitzerako epea amaituko da azkena saltzen denean. Laguntzak gestionatzeko aplikazio informatikoan unean-unean kontsultatu ahal izango da zenbat gailu erosteko diru-laguntza dagoen, aurrekontu kredituaren arabera.


Eskatzaileek kolaboratzaile diren denden zerrenda Nafarroako Gobernuaren web orrian daukate eskura. Dendetan, egiaztatu ondoren erosleak dagozkion baldintzak betetzen dituela, eskaria beteko dute. Dendariak gailuaren prezioa kobratuko du, osorik, eta, onuradunak gailu zaharra bota nahi badu, dendaria arduratuko da etxetik ateratzeaz eta birziklatzeaz.


Kolaboratzaile izan daitezke Nafarroan txikizkako salmentarako merkataritza establezimenduetan lan egiten duten pertsona fisiko edo juridikoak; betiere, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko baldintzak bete behar dituzte.


Kolaboratzaile izateko eskaria (deialdiko II. eranskina) Nafarroako web orrian (www.navarra.es) jarritako aplikazio baten bitartez bideratuko da. Behin eskaria eginda, denda bakoitzari kode eta pasahitz bat emango zaizkio.


Aurkeztutako eskariak horretarako eskumena daukan kudeaketa atalak ebaluatuko ditu, eta emakida eta ordainketa proposamena egingo du; proposamenean azalduko du onuradunek dagozkien baldintzak betetzen dituztela. Eskatzaileren batek ez baditu ezarritako baldintzak betetzen, Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez zuzenketak egitea eskatuko zaio. Jakinarazpena egin eta 15 egunen buruan eskatzaileak ez baditu akatsak konpontzen, uko egin duela ulertuko da.


Diru-laguntzak jasotzen dituztenek, erositako gailuak gutxienez 5 urtean erabili behar dituzte eta eduki behar dituzte berekin. Horrez gain, gailu zaharrak dendariari eman behar dizkiote, berria jasotakoan edo aurretik.


Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak deialdi honen babesean emandako diru-laguntzen segimendua eta kontrola egingo du, egiaztatzeko onuradunek eta erakunde kolaboratzaileek dagozkien betekizun eta eginbeharrak betetzen dituztela.

Dokumentazioa:
Plan Renove 2009

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa