(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak 50.000 euroko diru-laguntzak emango dizkie atzerrira joandako nafarrei, aldi baterako edo betiko Nafarroara bueltatu nahi badute

osteguna, 2009.eko martxoak 5

Diru-laguntza jaso dezakete EBtik kanpo bizitzen 20 urte baino gehiago egin dituzten eta diru-sarrera txikiak dituzten nafarrek



Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledunak diru-laguntza deialdi bat sustatu du, Europar Batasunetik kanpo bizitzen 20 urte baino gehiago egin dituzten nafarrei aldi baterako edo betiko Nafarroara itzultzen laguntzeko; onuradunek, betiere, arazo ekonomikoak dituztela egiaztatu behar dute (urteko diru-sarrerak izan behar du Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publiko edo OAEAP delakoaren bi halakoren berdina edo txikiagoa).


2009ko deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituzten joan den otsailaren 27an. Oinarri horien arabera, Nafarroako Gobernuak 50.000 euro jarriko ditu atzerrira joandako nafarrak Foru Erkidegora bueltatu daitezen, aldi baterako edo betiko; zenbateko hori erdi eta erdi banatuko da bi modalitateetan. Interesatuek urriaren 15a arte aurkeztu ditzakete eskariak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean ezarritako beste edozein lekutan.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa