(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Neguko Bideragarritasun Planeko bitartekoak bihar arratsaldera arte aktibatuta egongo dira

osteguna, 2009.eko martxoak 5

Herri Lan Departamentuak sare nagusiko errepideak irekita izan ditu



Neguko Bideragarritasun Plana koordinatzeko batzorde iraunkorrak bihar arratsaldera arte Neguko Bideragarritasun Planean ezarritako bitartekoak aktibatuta izatea adostu du, elur-ekaitzari aurre egiteko, bihar eguerditik aurrera elur-kota 600 metrotik 1200 metrora igoko da eta.


Errepideen sare nagusia zirkulaziora irekita egon da Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak mobilizatutako elurra kentzeko 77 makinei esker. Departamentuak atzo programatutako dispositiboa hiru ekiporekin indartu du. Elur-itxurako prezipitazioen eragin handiena Agoitz inguruak izan du.


Bigarren mailako errepideen egoera hobetu egin da goizeko lehen orduan izandako gorabeherak konpondu eta gero. Goizean hamaika errepidetan kateak erabili behar ziren. Eguerdian trafikoari itxita zeuden NA-1370 errepidea (Izaba-Frantzia), Belaguako portuan, 18. kilometrotik aurrera (El Refugio), eta kateak behar ziren 12. kilometrotik aurrera; NA-1740 errepidea (Irurita-Eugi) 15. kilometroan moztuta zegoen kamioi bat gurutzatu delako, eta kateak behar ziren Artesiaga portuan; eta NA-2012 errepidea (Lau Borda-Irati) moztuta zegoen 7. kilometroan. Horrez gain, kateak behar ziren Urkiaga portuan, NA-138 errepidean (Iruña-Frantzia Aldude aldetik); Laza portuan, NA-140 errepidean (Auritz-Izaba); NA-176 (Garde-Ansó); Las Coronas NA-214 (Nabaskoze-Burgi); NA-2000 (Izaba-Zuriza) eta NA-2200 (Bigüezal-Castillo Nuevo) errepideetan.


Bitartekoen mobilizazioa iragarpen meteorologikoetara egokitzeko, gaur goizean Nafarroako Larrialdi Agentzian Nafarroako Gobernuko Barne eta Herri Lan Departamentuetako zuzendari nagusiak, Juan Ramón Rábade eta José Luis Echávarri, Nafarroako Larrialdi Agentzia, Foruzaingoa, Guardia Zibila eta errepideak zaintzeko zerbitzuetako arduradunekin batera bildu dira.


Plana koordinatzeko batzorde iraunkorrak ekaitzaren bilakaera aztertu du. Ekaitzak ez du eraginik izan Foru Komunitateko zerbitzuen garapen normalean, hala nola eskolako garraioan, eta ez da aipatzeko moduko gorabeherarik gertatu. Bitartekoak desaktibatu arte, aipatu zerbitzuek koordinazio-bilerak izango dituzte NLAn zein autobietan eta Iruñako ingurabideetan. Foruzaingoak eta Guardia Zibilak, txanda desberdinetan, ehun bat patruila inguru martxan jarriko dituzte gaur, bi kidegoetako herritarren segurtasuneko agenteen bidez indartuta.


Errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua www.navarra.es web helbidean zein 900 400 100 doako telefono-zenbakian lortu daiteke.


Egoera horrek irauten duen bitartean eta euri indartsuek eta elurrak eragindako arriskuaren aurrean, Nafarroako Gobernuak gidariei Foru Komunitateko errepideetatik arretaz gidatzeko eta trafikoko agenteei eta informazio-panelei jaramon egiteko gomendatzen die.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa