(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako emakumezko ikerlarien lehen topaketa Emakume Langilearen Eguna ospatzeko

asteartea, 2009.eko martxoak 10

Atzo, Hezkuntza Departamentuak antolatuta, Gazteluko plazako Casino Principal eraikinean, emakumezko zientzialarien talde batek Nafarroako gizartean zientziaren arloko emakumeen agerpena handitzeko moduak eta emakumeek ibilbide zientifikoa bertan behera uzteko arrazoiak aztertu zituen eta ondorioak biltzeko, erakundeei bideratutako hobekuntza-proposamenak egiteko eta etorkizuneko lan-jardunaldietarako gaiak definitzeko agiria egin zuen.


De izda a decha., María Dolores Berrade, profesora titular de la UNED de Tudela,  Camino Oslé, vicerrectora de la Universidad Pública de Navarra, la alcaldesa de Pamplona, Yolanda Barcina; María Iraburu, vicerrectora por la Universidad de Navarra; y  Carmen Jusué, secretaria de la UNED de Pamplona.

María Dolores Berrade, Camino Oslé, Yolanda Barcina, María Iraburu y Carmen Jusué. ( irudia handitu )


Ezagutza zientifikoaren eta giza zientziaren esparru desberdinetako emakume ikerlariak bertaratu ziren, biologiaren, medikuntzaren, artearen, historiaren… arloetatik. Gehienek lanbidea unibertsitateetan garatzen dute eta batzuek zentro teknologikoetan eta Nafarroako enpresa garrantzitsuenetako I+G departamentuetan lan egiten dute.


Ez da kongresu zientifikoa edo protokolozko ekitaldia izan, esperientzia pertsonalei buruz hitz egiteko emakumezko ikerlarien batzarra baino: nola lortu duten lanpostua; emakume izateagatik inoiz baztertuta sentitu diren; kasuren batean, amatasuna haien ibilbidean oztopoa izan den, etab.


Horrez gain, esperientzia handiena duten ikerlariek gazteenei ibilbide zientifikoa bertan behera ez uzteko deia egin zieten. Gainera, emakume ikerlarien egoera hobetzeko proposamenak lortu nahi ziren, ondoren administrazioetara igortzeko.


Esku-hartze batzuk


Presidentzia-mahaia osatzen zuten ikerlariek eta deitutako zientzialariek bost minutu izan zituzten gehienez ideiak emateko. Ekitaldiaren iraupena ordu eta erdikoa izan zen gutxi gorabehera. Gaiak sakon jorratzeko denbora gutxi egon zen arren, emakumeen sektore honen zalantzak ezagutzeko eta etorkizuneko topaketen gaiak prestatzeko aukera egon zen.


Yolanda Barcina Iruñako alkateak eta katedradunak nabarmendu zuen garrantzitsua dela Administrazioak emakumeei bekak ematea, I+G+Bn inbertitzea eta ikerketa babestea erakunde sustatzaileekin lankidetzan.


Bestalde, Camino Oslé Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreordeak unibertsitateko ikasle gazteei adorea eman zien bizitza pertsonala eta laneko bizitza bateratzeko, zientziara amatasuna alde batera utzi gabe hurbiltzeko, eta Unibertsitatea oraindik erakunde matxista den arren, Nafarroan katedradunen %13 emakumezkoak direla azpimarratu zuen, horietatik %10 Nafarroako Unibertsitate Publikoan.


María Iraburu biokimikariak eta Nafarroako Unibertsitateko errektoreordeak adierazi zuen, oztopoz betetako ibilbidea izan arren, ikerketa gaixotasun sendaezina eta kutsakorra dela, eta atsegin handia ematen duela. María Dolores Berrade Tuterako UNEDeko irakaslearen esanetan, emakumezko talentuen galera, landa inguruko emakumezkoek ikerketa munduan sartzeko dituzten oztopoak eta ingeniaritzaren esparruan emakumezko ikerlarien defizita nabarmendu behar dira.


Beatriz Amorena Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariak eta Agrobioteknologiako katedradunak adierazi zuen neskatoak eskolan bertan suspertu behar direla, eta María José Calasanz Nafarroako Unibertsitatekoak nabarmendu duen enpresak garrantzi handia duela familiako bizitza eta lana bateratzeko. Horrez gain, Cristina Gómez Polo Nafarroako Unibertsitate Publikokoak enpresetan haurtzaindegiak jarri beharko liratekeela adierazi zuen.

Erakundeen ordezkari moduan hurrengo hauek bertaratu ziren: Yolanda Barcina Iruñeko alkatea eta katedraduna; Teresa Aranaz Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia; Camino Oslé Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreordea; María Iraburu Nafarroako unibertsitateko errektoreordea; Carmen Jusué Iruñako UNEDeko idazkaria; eta María Dolores Berrade Tuterako UNEDeko irakasle titularra.


Horrez gain, hurrengo hauek hartu zuten parte: Beatriz Amorena (Nafarroako Unibertsitate Publikoa); Ana Barber (Nafarroako Unibertsitatea); Carmen Berasáin (CIMA); María José Calasanz (Nafarroako Unibertsitatea); Concepción García Gainza Ondare arloko katedraduna; Cristina Gómez Polo Nafarroako Unibertsitate Publikokoa; Carmen Jarén (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), María Rosario Luquin (CIMA) eta Paloma Vírseda (Nafarroako Unibertsitate Publikoa).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa