(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako nekazaritza elikagaien sektoreak eutsi egin zion 2008an inbertsioak egiteari eta enplegua sortzeari

asteazkena, 2009.eko martxoak 11

Nekazaritza elikagaien sektoreak 246 milioi euro inbertitu zituen eta nekazari gazteen lan-munduratzea bikoiztu zuen, 129 instalazio berri jarrita



Nafarroako nekazaritza elikagaien sektoreak eutsi egin zion 2008an inbertsioak egiteari eta enplegua sortzeari, krisia krisi. Hori nabarmendu du gaur prentsaurrekoan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Begoña Sanzberro Iturririak. Prentsaurrekoan izan dira, baita ere, nekazaritza elikagaien industriako Consebro elkarteko idazkari nagusia, Jose Ignacio Calleja, eta Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Jesus Maria Echeverria.


Inbertsioei dagokienez, nekazaritza elikagaien sektorean (nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiek eta nekazaritza elikagaien industriak) 246 milioi euro inbertitu zituzten, horietatik 45 diru-laguntza publikoetatik jasoak. Nekazaritza elikagaien industriak, zehazki, 181 milioi euroko inbertsioa egin zuen, 25 milioi euroko diru-laguntza publikoarekin; eta nekazaritza sektoreak 65 milioi euro, horietatik 20 diru-laguntza publikoen bitartez jasoak.


Enpleguaren inguruan prentsaurrekoan esan dute 2008an gazte asko hasi zirela nekazaritza enpresetan lanean, horietatik %30 emakumezkoak. Izan ere, 2008an 129 instalazio berri jarri ziren martxan; joan den urtera arte urtean 50 ustiategi irekitzen ziren, batez beste.


Gauzak horrela, nekazaritza elikagaiena izan da 2008an lanposturik kendu ez duen sektore bakarra. Nafarroan 25.000 pertsonak egiten dute lan sektore horretan. Gaur egun, sektore horrek balio erantsi gordin industrialaren %23 hartzen du eta azken urteetan portzentaje hori gora egiten ari da. Nafarroako ekonomiaren 2009rako aurreikuspenei dagokienez, nekazaritzak BPGari egiten dion ekarpena 1,6 igoko da.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Inversiones en el sector agroalimentario en 2008
Normativa foral sobre ayudas a las explotaciones agrarias
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa