(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuak ia 700 mila euro inbertitu zituen iaz kontsumo jardueretan

osteguna, 2009.eko martxoak 12

Diru hori erabili zen merkatua kontrolatzeko, hiritarrei informazioa eta prestakuntza emateko eta arbitrajerako



Nafarroako Gobernuak 693.445 euro inbertitu zituen kontsumo programa eta jardueretan. Datu horiek eta beste batzuk aurkeztu ditu gaur goizean, prentsaurrekoan, Familia, Haurtzaro eta Kontsumoko zuzendari nagusi Loren Albeniz Ascorbek. Prentsaurrekoa egin dute, hain zuzen, martxoaren 15ean, datorren igandean, Kontsumoaren Eguna delako.


Albenizek Kontsumo Zerbitzuak hiritarren bizi-kalitatea hobetze aldera beren segurtasuna, osasuna eta interes ekonomikoak babesteko egindako jardueren emaitzen berri eman du.


Albenizek esan duenaren arabera, Kontsumo Zerbitzuak merkatua kontrolatu du, establezimenduak bisitatu ditu eta informazioa eman du Kontsumitzaileen Informaziorako Puntuen (KIP), udal bulegoen eta kontsumitzaileen elkarteen bitartez.


Halaber, Nafarroako Gobernuak sustatzen du ikasleek eta irakasleek kontsumoaren alorreko hezkuntza programetan parte hartzea. Alde horretatik, 2008an Nafarroako bederatzi ikastegitako 2.129 ikaslek eta 112 irakaslek parte hartu zuten programetan. Laster, gainera, Nafarroako hainbat herritako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak Valentziara joango dira jardunbide egokiei buruzko topaketa batera; topaketa hori kontsumitzaileen hezkuntza sareak, E-Cons delakoak, antolatu du.


Iaz lehen aldiz egin zen Gabonetako kanpainari dagokionez, Albenizek Gazteluko plazan dagoen KIPan egindako lana nabarmendu du. Izan ere, kartelak eta erreklamazio orriak eman zitzaizkien dendariei eta informazio hitzaldi bat egin zen, jendeak kontsumitzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko zalantzak adierazi eta galderak egin zitzaten.


Albenizek gatazkak bitartekotza medio konpontzeari buruzko programa bat ere aipatu du, Kontsumoko Arbitraje Batzordeak antolatutakoa.


Jarduera horietan guztietan Nafarroako Gobernuak 693.445 euro inbertitu ditu; horietatik 405.542 euro (%58,48) Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Programan eta 287.903 euro (%41,52) Kontsumoko Arbitraje Programan eta Kontsumoko Arbitraje Batzordean. Aurten, programa horiek finantzatzeko 713.913 euro jarriko dira, seguru asko.

Dokumentazioa:
Albiste osoa
Ver esta rueda de prensa
Oir esta rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa