(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Foruzaingoak Xabierreko mezara iristeko ordua aurreratzea gomendatzen du auto-ilarak saihesteko

ostirala, 2009.eko martxoak 13

Nafarroako Larrialdi Agentziako Aginte Postu Aurreratuak Xabierraldietako artapenak bigarrenez koordinatuko ditu



Bihar, larunbata, Xabierreko 17etako mezara joateko asmoa dutenei Foruzaingoak iristeko ordua aurreratzeko eskatu die, auto-ilarak gertatuko direla aurreikusita baitago. Iaz 20.000 pertsona, 2.300 turismo eta 202 autobus hurreratu ziren.


Bestalde, Nafarroako Larrialdi Agentziak, Xabierraldietan bigarren aldiz, Aginte Postu Aurreratua mobilizatuko du. La Caixak dohaintzan emandako kamioia da eta larrialdiak kudeatzeko azken teknologia du. Xabierraldietan antolatutako dispositiboa osatzen duten larrialdi-zerbitzu guztiek, 600 pertsonatik gora biltzen dituztenek, PMAn ordezkari bat dute (Babes Zibila, Foruzaingoa, Gurutze Gorria, DYA, Remer-eko irrati-amateurrak, Guardia Zibila, Asvonako boluntarioak eta Zangozako Udaltzaingoa). Joan den asteburuko Xabierraldietan 1.082 larrialdi artatu ziren guztira.


Bestalde, Foruzaingoak Guardia Zibilarekin lankidetzan planeatutako segurtasun-dispositiboa erromesaldiak zeharkatzen dituen inguruetan aktibatuko da, eta eginkizun hauek izango ditu: zirkulazioa puntu finkoetan arautzea, hala nola zeharkaleetan eta bidegurutzeetan; balizko auto-ilaren kontrola; Xabierreko aparkalekuetako sarrera eta irteera kanalizatzea; eta erromesak errepideko tarteetan babestea.


Eginkizun horietan Foruzaingoko Bide Segurtasun dibisioko 65 agentek parte hartuko dute, txanda desberdinetan. Horrez gain, Zangozako komisariako Prebentzio brigadako 25 agentek herritarren segurtasuna zainduko dute Xabierren. Besteak beste, Foruzaingoak Nafarroako Gobernuko helikopteroa izango du.


Lehenengo Xabierraldietan bezala, Noainen eta Abintzaoko bidegurutzearen arteko tartean, erromesaldia Pirinioetako Autobiatik (A-21) bereizita egingo da, zerbitzubidetik eta NA-2420 errepidetik.


Horrez gain, Foruzaingoak abiadura radar estatiko eta dinamikoen bidez kontrolatzea eta alkoholemia-kontrolak egitea aurreikusi du N-240 errepidean (Iruña-Huesca). Agenteek arretaz zainduko dute bide-segurtasunean arau-hausterik egin ez dadin, batez ere aurreratzeak. Gogoan izango dugunez, N-240 errepidean abiadura-muga 50 kilometro orduko da erromesaldiaren tarte osoan eta, gainera, aurreratzea debekatuta dago.


Erromesek N-240 errepidearen ezkerreko galtzada okupatzen duten neurrian, Xabierrerako norabidean, bide horretatik Iruñarantz doazen ibilgailuak Judasen Bentan desbideratuko dira, Aoizerako norabidean, Irunberritik NA-150etik.


Zangoza-Esa errepidea bi noranzkoetan moztuta egongo da


NA-5410 errepidea (Zangoza-Esa) zirkulaziorako moztuta egongo da Zangozako Yamaguchi hoteletik, bi noranzkoetan eta mota guztietako ibilgailuetarako, larunbateko 13etatik, Guruzpidea bertan hasten baita 15etan eta Xabierren meza 17etan programatuta baitago. Beraz, Xabierrera joan nahi duten ibilgailu guztiek, 13etatik aurrera, N-240tik egin behar dute, Esa-Xabier noranzkoan.


Amaitzeko, Xabier gazteluaren ingurua egokitzeko, 2006. urtetik basilikaren inguruetan zirkulazioa mugatu egiten da. Hala ere, aparkaleku gehiago daude eskuragarri. Misio Etxeko hegoaldeko belardia erabiltzea baldintza meteorologikoen araberakoa izango da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa