(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

15 milioi euroko gastua baimendu dute Corteseko ureztatze tradizionala modernizatzeko

astelehena, 2009.eko martxoak 16

Proiektuaren hirugarren eta azken fasea finantzatzera bideratuko da. Lanak 2007an hasi ziren eta 2011n amaituko dira


Nafarroako Gobernuak Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari baimena eman dio 15.377.846 euroko urte askotako gastua konprometitzeko, 2009., 2010. eta 2011. urteen artean banatzeko. Kopuru horren bidez, Corteseko ureztatze tradizionala modernizatzeko proiektuaren hirugarren faseko lanak finantzatuko dira.

Proiektuaren hirugarren eta azken etapa da. Aurrekontu osoa 20 milioi euro ingurukoa da. Lanak 2007ko uztailean hasi ziren, eta aurreikuspenen arabera, 2011ko lehen seihilekoan amaituko dira. Lan horien bidez, udalerriko nekazaritza-azpiegiturak hobetu nahi dira, lursailak bateratuta eta ureztatze-sistema tradizionala modernizatuta. 


Fase honetan, proiektuak 1.602 hektarea inguru ukituko ditu, guztiak Cortesen. Ureztatze-sistema aldatzera bideratutako jardunak egingo dira, gaur egun uholde bidez egiten den ureztatzetik presio bidezko ureztatze-sistemara igarotzeko (aspertsoreak), gutxi gorabehera, azaleraren %56an. Horrez gain, oinez ureztatzeko jardunak egingo dira gainerako azaleraren %44an.

Lanak aurtengo maiatzean hasiko dira, eta 2011ko lehen hilabeteetan guztiz amaitzea aurreikusita dago. Hala ere, ureztatze-sareak abian jartzeko beharrezko instalazioak 2010eko udaberrirako amaituta egongo dira.

Hirugarren etapa honen kostu osoa 16.673.236 eurokoa da, eta 15.377.846 Nafarroako Gobernuak emango ditu. Kopuru hori hiru urtetan banatuko da, modu honetan: 3.834.396 euro 2009ko aurrekontuen kargura, 9.657.569 euro 2010eko ekitaldiaren kargura, eta gainerakoa, 1.885.800 euro, 2011. urtean.


Proiektu hau Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak sinatutako Nafarroa 2012 Planean ezarritako lehentasunezko 90 jardunetako bat da, ureztatze berriak jartzera edo egon daudenak hobetzera bideratutako partidaren barruan.


Corteseko ureztatze tradizionala modernizatzea


Proiektuaren aurrekontu osoa 20 milioi euro ingurukoa da. Nekazaritza-azpiegituretan jardunak egingo dira, Cortes udalerrian lursailak bateratuz eta ureztatze tradizionala modernizatuz.


Inguru horrek partzelazio handia zuen, eta ureztatze-sareen egoera eskasa zen. Hori dela eta, inguruaren bideragarritasuna ez zegoen oso bermatuta. Ureztatze tradizionalaren modernizazioak 2.744 hektareako azalera osoa ukituko du, Cortes udalerriaren barruan. Horietatik %75 gutxi gorabehera gaur egun Lodosako Ubideko urekin ureztatzen da, eta gainerako %25 Inperialeko Ubideko urekin. Era berean, lursailak bateratuta, lursail kopurua murriztuko da, 3.794tik 821era.


Modernizazio hori hiru fasetan planifikatu zen: lehenengo biak 2007 eta 2009 bitartean garatu dira, eta horietan Lodosako Ubideko herri-lurrak presio bidez ureztatzeko beharrezko azpiegiturak gauzatu dira. Egindako jardunen artean, interes orokorreko lanak egin dira, eta herri-lurrak banatu eta lursailetan zatitu dira. Guztira, 1.000 hektareatik gorako azaleran lan egin da.


Gaur egun, lur horietan laborantza estentsiboak dira nagusi (artoa eta alpapa) gutxi gorabehera azaleraren %90ean. Hala ere, jardun hauen bidez, baliteke landatutako laborantzak intentsibo bihurtzea eta dibertsifikatzea.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa