(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laugarren “Nafarroa Bermea” Nafarroa erdialdean landa hotel bat egingo duen enpresa bati eman diote

astelehena, 2009.eko martxoak 16

Enpresak eman daitekeen berme handiena jasoko du, 600.000 eurokoa, 1.615.128 euroko inbertsioa behar duen proiektu bat gauzatzeko


Nafarroa erdialdean landa hotel bat egingo duen enpresa bati eman diote laugarren "Nafarroa Bermea. Enpresak 1.615.128 euroko proiektu bat gauzatzeko mailegua eskatu du eta Nafarroako Gobernuak 600.000 euroko bermea emango dio (hori da gehienez eman dezakeen zenbatekoa).


"Nafarroa Bermea" krisiari aurre egite aldera Gobernuak azaroaren 6an hartutako neurrietako bat da. Bermearen helburua da lanpostuak sortzen dituzten inbertsioak babestea eta finantzaketa egokia ematea, hau da, enpresa txiki eta ertainen premiekin bat datozen kostu eta epeak ziurtatzea. Izan ere, gaur egun zaila da kredituak lortzea. Horretarako, azaroaren 25ean, Nafarroako Gobernuak Sonagar elkartearekin (Sociedad de Garantía Recíproca) adostu zuen sozietateak aipatu bermeak emateko edo ez emateko azterlan teknikoak egingo dituela eta, gainera, abala emango diola enpresari, Nafarroako Gobernuak azpi-abalatuta.


Bermeak jaso ditzakete legean ezarritako jarduerek: industri inbertsioek, nekazaritza elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko jarduerek eta enpresa txiki eta ertainen turismo azpiegiturak sortzeko eta modernizatzeko jarduerek. Bermeak 60.000 eta 600.000 euro bitartekoak dira (kasu honetan berme handiena jaso dute) eta ezin dute, inola ere, proiektuan egin beharreko inbertsioaren %60 baino handiagoak izan. Ondorioz, bermea jaso ahal izateko gutxienez 100.000 euroko inbertsioa egin behar da. Nafarroako Gobernuak 30 milioi euro jarri ditu bermeak emateko eta bermeen gehieneko epea 10 urtekoa da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa