Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak asteburu honetan Lizarrako “Merkatondoa” futbol-zelaian izandako bandalismo-egintzak kondenatu ditu
astelehena, 2009.eko martxoak 16Nafarroako Gobernuak asteburu honetan Lizarrako “Merkatondoa” futbol-zelaian izandako bandalismo-egintzak kondenatzeko akordioa sinatu du gaur goizean. Ezezagunek belar artifizialeko kirol-instalazioetan Foruzaingoaren eta UPNren aurkako pintadak egin zituzten, instalazioak urte erdiz obratan egon eta gero atzo irekitzen zirela aprobetxatuz, Hirugarren Dibisioan dagoen herriko Izarra ekipoaren partida jokatzeko.
Nafarroako Gobernuak konfiantza osoa du Foruzaingoak mehatxuen eta irainen egileak identifikatzeko irekitako ikerketan, eta eskerrak eman dizkie Izarraren zuzendaritza-taldeari eta Lizarrako Udalari pintadak azkar ezabatu zituztelako eta Lizarrako herritarrei eta kirolariei, instalazioak garbitzeko lanetan parte hartu zutelako. Horiei guztiei esker, 17etan, Izarraren ligako partida jokatu ahal izan zen.