(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bosgarren “Nafarroa Bermea” Iruñerrian landa-hotel berria bultzatuko duen enpresa bati eman diote astelehena, 2009.eko martxoak 23

573.200 euro eman dituzte, kopuru osoaren %60, neurri honetan ezarritako gehiengoa, 955.434 euroko inbertsio-proiekturako


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, bosgarren “Nafarroa Bermea” Iruñerrian landa-hotel berria bultzatuko duen enpresa bati ematea adostu du. Bermearen zenbatekoa 573.200 eurokoa da, 955.434 euroko inbertsio-proiekturako, hau da, kopuru osoaren %60, krisiaren aurkako neurri honetan ezarritako gehiengoa.

Gogoan izan behar da aurreko bermeak automobilaren arloko enpresa laguntzaile bati, plastikoen arloko enpresa bati, bioenergiako bati eta Erdialdean landa-hotela bultzatuko duen beste bati eman dizkiotela.

“Nafarroa Bermea” joan den azaroaren 6an Gobernuak krisiaren aurka onetsitako neurrietako bat da. Enplegua sortzeko inbertsioei sostengua ematea eta enpresa txiki eta ertainetarako kostu eta epe egokiak dituen finantzaketa bultzatzea du xede, gaur egun maileguak lortzeko zailtasunak daudela kontuan hartuta. Horretarako, Nafarroako Gobernuak eta Sociedad de Garantía Recíproca (Sonagar) sozietateak hitzarmena izenpetu zuten joan den azaroaren 25ean, eta horren arabera, sozietateak aipatu bermea ematea komenigarria den edo ez ikusteko azterlan teknikoak egingo ditu. Gainera, sozietateak enpresei bermeak emango dizkie, Nafarroako Gobernuaren azpi-bermearekin.

Legean industriaren arloko inbertsioetarako, nekazaritzako elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko, eta enpresa txiki eta ertainetako azpiegitura turistikoak sortu eta modernizatzeko ezarritako laguntzak lor ditzaketen esku-hartzeetarako bermeak eskatu ahal izango dira. Bermeak 60.000 eta 600.000 euro bitartekoak izango dira (kasu honetan gehieneko zenbatekoa eman da), eta gehieneko zenbatekoa proiektu bakoitzerako aurreikusitako inbertsioaren %60koa izango da. Horren arabera, laguntzak lortzeko gutxieneko inbertsioa 100.000 eurokoa izango da. Nafarroako Gobernuak ekintza honetan emango duen guztizko zenbatekoa 30 milioi eurokoa izango da. Bermeen gehieneko epea 10 urtekoa izango da.

Bermeak zabaltzea Kultura eta Turismoa arloan

Foru Gobernuak, gaurko saioan, “Nafarroa Bermea” jaso dezaketen jardunak zabaltzea ere adostu du, hain zuzen ere, Kultura eta Turismo Departamentuarekin lotutakoak.


Orain arte, Departamentu horren kasuan, 2008ko apirilaren 21eko Foru Aginduaren arabera ETEen turismo-azpiegiturak sortu eta modernizatzeko diru-laguntzak jaso zitzaketen enpresek ezin zuten bermerik jaso. Hori dela bide, turismo-azpiegiturak eraldatu eta sortzeko proiektuek ezin zuten bermerik jaso, Nafarroako ekonomia berraktibatzeko garrantzitsuak izan arren, esparru zehatz horretatik kanpo geratzen baitziren. Orain, Nafarroako Gobernuak “Nafarroa Bermearen” baldintzak aldatu ditu proiektu horiek ere kontuan hartu ahal izateko, hilabete hauetako esperientziak hala gomendatzen zuen eta.

Modu horretan, Nafarroako Gobernuaren eta Sonagarren arteko akordioa –atal honi dagokiona- honela geratzen da: “Nafarroan turismo-azpiegitura arautuak sortzeko, betiere, aplikatzeko moduko turismo-araudira egokitzen badira, eta Nafarroako Turismo Erregistrora bildutako azpiegitura arautuak hobetzeko inbertsio-proiektuak, haien titularrek sustatzen badituzte”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa