(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Milioi bat euro baino gehiago jarriko dituzte itunpeko ikastetxeetan, gizarteak gutxietsitako ikasleentzat astelehena, 2009.eko martxoak 23

Zenbateko hori izango da langileak, jantokia, jarduerak eta laguntza irakasleak ordaintzeko


Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, hezkuntza alorreko bi erabaki hartu ditu. Batetik, Hezkuntza Departamentuari 447.400 euroko gastu konpromisoa hartzeko baimena eman dio. Zenbateko hori izango da 2009/2010 ikasturtean Nafarroako Foru Erkidegoko itunpeko ikastetxeetan gizarte, kultura edota ekonomia aldetik gutxietsita dauden ikasleei arreta emateko behar diren baliabideetarako. Bestetik, Gobernuak 648.084,14 euro jarriko ditu ikasle horientzako giza baliabideen gastuak ordaintzeko. Beraz, Foru Gobernuak guztira 1.095.485 euro jarriko ditu.

Hezkuntza Lege Organikoaren (HLO) arabera, administrazio publikoek konpentsazio neurriak hartu behar dituzte egoera txarrean dauden pertsona, talde edo lurralde eremuen premiei erantzuteko. Helburua da hezkuntza sistemaren jarduerak sendotzea, faktore sozial, ekonomiko, kultural, geografiko, etniko eta antzeko faktoreek eragindako desberdintasunak saihesteko.  

Era horretan, Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Hezkuntzako itunpeko ikastetxeetan, heziketa premia bereziak dituzten ikasleek eta gizarte edo kultura aldetik gutxietsita dauden ikasleek beste giza eta ekonomia baliabide batzuk izango dituzte. Baliabide horiek esleituko dira txosten teknikoen arabera eta Hezkuntza Departamentuak onartutako deialdi publikoak medio.

Zehazki, aipatu 447.400 euroak erabiliko dira desabantaila sozioekonomikoak dituzten ikasleak ikastetxeetan sartzeko sortzen diren oztopoak gainditzeko. Gauzak horrela, 2009/2010 ikasturtean zenbateko hauek jarriko dira, gehienez, helburuen arabera: 

-125.400 euro gizarte eta ekonomia aldetik gutxietsita dauden ikasleen ekipamendurako. Baliabide ekonomiko horien onuradunak ikasleak izango dira, behar duten ekipamendua ordaintzeko eta lanerako eskola irteeretan eta bestelako jarduera osagarrietan parte hartzeko. Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasle bakoitzak 150 euro jasoko ditu, gehienez.

-300.000 euro ikastetxeko jantokirako. Ikastetxeek jantokira joan beharra daukaten Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasle bakoitzeko 400 euro jasoko dituzte, ikasturtean.

-22.000 euro ikastetxeentzat, ikasleen %18 baino gehiago etorkina edo gutxietsia bada. Zenbateko osagarri hori izango da ikasle horiei arreta emateko sortzen diren funtzionamendu gastuak ordaintzeko.

Horren harian, esan beharra dago 2008/2009 ikasturtean Hezkuntza Departamentuak 768 laguntza eman dituela ikasleen ekipamendurako, lanerako eskola irteeretarako eta jarduera osagarrietarako. Halaber, 626 laguntza eman ditu jantokirako.


Datorren ikasturtean, esan bezala, 648.085 euro gehiago jarriko dira Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzan bi ikasturte edo gehiago atzeratuta dauden ikasleentzat, laguntza irakasleen gastuak ordaintzeko. Diru-laguntza izango da, gehienez, astean laguntza irakasleen 350 eskola ordu ordaintzeko; laguntza hori izango da, noski, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzan heziketa premia bereziak dituzten ikasleentzat. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa