(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Larrialdi Agentziako suhiltzaileek elur-jausien ondoko erreskateei buruzko ikastaro bat egin dute asteazkena, 2009.eko martxoak 25

Guardia Zibilaren Mendiko Erreskate Berezien Taldeak (GREIM) prestakuntza teoriko eta praktikoa eman die Auritzeko eta Nabaskozeko suhiltzaile etxeetako 50 suhiltzaileri


Los bomberos de la ANE asisten a un curso sobre rescates tras avalanchas de nieve (foto 1). ( irudia handitu )

Guardia Zibilaren Mendiko Erreskate Berezien Taldeko irakasleek (GREIM) ikastaro bat eman diete Auritzeko eta Nabaskozeko suhiltzaile etxeetako suhiltzaileei. Ikastaroa elur-jausien ondoko erreskateei buruzkoa izan da. Helburua: suhiltzaileek guardia zibilei lagundu ahal izatea elurrak azpian hartutako pertsonak bilatzen.


Nafarroako Larrialdi Agentziak sustatutako ikastaro horretan aipatu Pirinioetako suhiltzaile etxeetako 50 suhiltzailek parte hartu dute. Eskola teorikoetan (5 ordu) erreskate taldeek elur-jausietan kontuan hartu behar dituzten faktoreak landu dituzte: elurraren metamorfosia, eguraldiaren eragina, elur-jausien dinamika, ezegonkortasun faktoreak, sorospen sistemak, e.a. Halaber, tresnak nola erabili behar dituzten ere erakutsi diete suhiltzaileei.


Praktikak Belaguan egin dituzte (5 ordu): pertsona bat bilatzeko simulazioa egin dute. Zehazki, Nafarroako Gobernuaren helikoptero baten laguntzarekin, GREIMeko espezialistek suhiltzaileei erakutsi diete erreskaterako tresnak nola banatzen diren, taldean nola lan egiten den eta egoera bakoitzean ze zundaketa material erabiltzen den: salbamendu zakurrak, zundak eta elur-jausien biktimak bilatzeko gailuak, ARVAS direlakoak; gailu horiek eremu magnetikoak sortzen dituzte eta soinean daramatzaten pertsonak bilatzeko balio dute. Ikastaroa bi saiotan egin dute, 25 suhiltzailez osatutako bi talde egin baitituzte.

Oharra: navarra.es web guneko albisteen atalean prentsa-ohar honi buruzko argazki bat dago.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa