(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak PFEZ zatika ordaintzeko proposamenak bidaliko dizkie 14.000 enpresaburu eta profesionalei, apirilaren 1etik aurrera ostirala, 2009.eko martxoak 27

2009ko PFEZren lau ordainketa aurreratuetatik lehena da apirilekoa eta 28.000 enpresaburu inguruk egin behar dute


Ciudadanos en las oficinas de Hacienda.

Hacienda enviará propuestas de pagos fraccionados de IRPF a 14.000 empresarios y profesionales.

Aurten, lehen aldiz, Nafarroako Zerga Ogasunak PFEZ zatika ordaintzeko proposamenak bidaliko dizkie enpresaburu eta profesionalei.

Kolektibo horrek urtean lau ordainketa egin behar ditu (urtarrilean, apirilean, uztailan eta urrian), PFEZren aitorpenaren aurrerakin gisa. Aurten, lehen aldiz, ordainketa nahitaez aurreratu behar duten enpresaburu eta profesionalen erdiak, 14.000 inguruk, aitorpen proposamena jasoko dute beren helbideetan; horrela, ez dute inprimakiak betetzen ibili beharko.


2009ko lehen hiruhilekoko ordainketa proposamenak apirilaren 1etik aurrera jasoko dituzte. Alde horretatik, Ogasunak aholku bat eman du: proposamenaren datuak eta ordainketa helbideratzeko kontu zenbakia egiaztatzea (agertzen den kontu zenbakia azkena egindako PFEZren aitorpenekoa da).


Enpresaburuak, konforme badago, ez du beste ezer egin behar. Jasotako autolikidazio proposamenarekin bat ez badator, ordea, atzera bota dezake, aitorpen berria aurkeztuta.


Zerbitzu berri horrekin, Nafarroako Zerga Ogasunak Zerga Iruzurraren Kontrako 2008ko Planean jasotako neurri bat jarriko du martxan, eta beste aurrerapauso bat emango du helburu garrantzitsu bat lortzeko: hiritarrei zerga betebeharrak betetzen laguntzea.


Autolikidazio proposamenak bidaltzeaz gain, Ogasunak PFEZ zatika ordaintzeko enpresa eta profesionalentzako eredua (130 inprimakia) hobetu du: aurrekoak bateratu ditu eta datuak eta diseinua sinpleagoak dira.


Halaber, berritasun gisa, Ogasunak ez ditu enpresak eta profesionalak ordainketa aurreratzera behartuko, baldin eta hiruhileko ordainketa hori ez bada 100 eurora heltzen. Ondorioz, ordainketa aurreratzetik 1.500 zergadun inguru geratuko dira salbuetsita.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa