(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nilsak 20. urteurrena ospatu du karta zerbitzu bat martxan jarriz ostirala, 2009.eko martxoak 27

Amelia Salanueva kontseilariak Nilsa enpresa publikoak egindako lana goraipatu du


NILSA celebra sus 20 años de servicios.1

NILSA celebra 20 años de servicios. 1 ( irudia handitu )

Toki Administrazioko Departamentura atxikita dagoen Nilsa (Navarra de Infraestructuras Locales SA) enpresa publikoak 20. urteurrena du gaur eta, hori ospatzeko, zerbitzu karta bat jarri du martxan. Nilsako kontseiluak onetsi du dokumentu hori, Toki Administrazioko kontseilari Amelia Salanueva Murguialday buru duela. Kartaren asmoa da saneamendu kanona garaiz eta ahalik eta modu gardenean biltzea. Kanon hori zergadun guztiek ordaintzen dute uraren ordainagirian eta araztegiak egiteko eta zaintzeko erabiltzen da, oso-osorik.

Zerbitzu karta Nilsa hobetzeko eta modernizatzeko beste aurrerapauso bat da. Enpresak, azken urteetan eta oraindik ere, uren araztea eta ibaien saneamendua gestionatu ditu, departamentuarekin eta Nafarroako Udalekin batera. Orain, gainera, Hiri Hondakinen Partzuergoa ere gestionatzen du.

Amelia Salanuevak Nilsak azken 20 urteetan saneamendua eta araztea hobetzeko egindako lana aintzatetsi du eta nabarmendu du hondakin uren %97 araztuta daudela. Ondorioz, Foru Erkidegoa Europan uren gainean ezarritako zuzentaraua bete duen lehen lurraldeetako bat da. Salanuevak Nilsako zuzendari gerenteari, Andres Sola Ollori, aurrez aurre eskertu dio enpresako 36 langilerekin batera egin duen lana.

Andres Solak adierazi du gastuari eusteko estrategia dela-eta, Nilsak erabaki duela 20. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezirik ez antolatzea. Horren ordez, barne idatzi bat egin dute, enpresa publikoaren une gogoangarrienei buruzkoa, eta 500 ale argitaratu dituzte, 1.700 euroren truke. “Enpresaren urteurrena dela eta egin dugun produktu bakarra da. Memoriak 40 bat orrialde dauzka eta 1989an sortu ginenetik gaur egun arte egin dugun lana kontatzen du. Orduan, Nafarroako Ibaien Saneamendu Plan Zuzentzailea aurrera eramateko ezinbesteko tresna gisa sortu zen enpresa eta orain beste lan bat eman digute: hiri hondakinak gestionatzea”.

Argitalpeneko irudiak Nilsako Rebeca Echeverria kazetariak egin ditu eta aurrerantzean enpresako marka irudiaren parte izango dira.
Las ilustraciones de esta publicación han sido realizadas por la periodista de Nilsa, Rebeca Echeverría, y constituirán en adelante parte de la imagen de marca de la empresa.

NIlsa celebra 20 años de servicios. 2 ( irudia handitu )

Nilsak, urak arazteko eta hondakinak tratatzeko ezinbestekoak diren azpiegitura lanak egiteaz gain, gai horiekin zerikusia duten beste jarduera batzuk antolatu ditu, gizarte konpromisoa helburu hartuta. 1998an, adibidez, ingurumen heziketarako doako kanpaina bat sortu zuten (948210131 telefono zenbakira deituta eska daiteke). Horrez gain, Iruñako Eskualdeko Ibai Parkearen Partzuergoan parte hartzen du, 2000. urtean sortu zenetik; eta, orain dela gutxi, gizarte erantzukizun korporatiboko estrategiak sustatu ditu, urritasunak dituzten pertsonak integratze aldera.

Orain onartu duten zerbitzu karta beste erronka bat da, honako helburu hauek lortzeko asmoarekin sortua: saneamendu kanona garaiz eta ahalik eta modu gardenean biltzea, ingurumen heziketako kanpaina baliatzen dutenak isurien tratamenduarekin gusturago egotea, epeak zorrotzago betetzea, informazioa hobeto ematea eta Nafarroako Udal eta mankomunitateekiko elkarlana hobetzea. Izan ere, gai horiek eta beste batzuk bildu dituzte zerbitzu kartan. Gainera, karta eta Nilsaren azken 20 urteei buruzko txostena www.nilsa.com web orrian daude eskura eta kontsultatzeko moduan.



Dokumentazioa:
NILSA carta de servicios
NILSA Memoria 20 años

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa