Ikusi egun honetako albiste gehiago
ETEei eta Ingurumenari buruzko lehenengo Kongresu Nazionala Lizarran egingo da ekainean
ostirala, 2009.eko martxoak 27
LESEMEk antolatu du, eta besteak beste, Nafarroako Gobernuaren, Estatuko Gobernuaren eta NEKren lankidetza du
Estella acogerá el primer Congreso Nacional PYME y Medio Ambiente.
(
irudia handitu
)
Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak ETEei eta Ingurumenari buruzko lehenengo Kongresu Nazionala (COPYMA) aurkeztu du gaur Iruñan. Kongresua Lizarran egingo da ekainaren 3, 4 eta 5ean. Ekitaldi horretan, kontseilariarekin batera, José Manuel Ayesa Dianda Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko (NEK) presidentea eta Ángel Ustárroz Larriba Lizarrako merindadeko Enpresaburuen Elkarteko (LASEME) presidentea egon dira.
Ekitaldia LASEMEk antolatu du, eta besteak beste, Nafarroako Gobernuaren, Estatuko Gobernuaren, NEKren eta Lizarrako Udalaren lankidetza du.
Edukia sei bloketan antolatuta dago: enpresa txiki eta ertainek energien erabileran duten ingurumen-erantzukizuna (bloke honetan, energia-joera berriak eta energia berriztagarrien protagonismoa aztertuko dira); ETEen erantzukizuna uraren erabileran; ingurumen-kudeaketa eta erosketa berdeak; hondakinen eta produktu kimikoen tratamendua eta kudeaketa; Europar Batasuneko Erregelamendua (REACH) produktu kimikoen eta horien erabilera seguruaren inguruan; eta gizartearen, ekonomiaren, enpresaren eta ingurumenaren arteko harremanak, enpresa-esperientzien, enpresak eta profesionalak sentsibilizatzeko ekimenen eta indarreko ingurumen-araudiaren bidez.
Lehenengo kongresu honen erronketako bat ezagutzak eta esperientziak beste enpresa batzuekin eta ingurumenarekin lotura duten erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariekin (hala nola, administrazio publikoak, GKEak, lanbide-elkarteak, unibertsitateak, etab.) trukatu nahi dituzten enpresa txiki eta ertainen topalekua izatea da.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Power Point