(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Seigarren Nafarroa Bermea Agoitzen turismo-apartamentuetan inbertituko duen enpresa bati eman diote astelehena, 2009.eko martxoak 30

Inbertsioaren zenbatekoa 2.020.000 euro da, eta bermearen zenbatekoa 600.000 euro, neurri honetan ezarritako gehiengoa


Nafarroako Gobernuak gaurko saioan seigarren Nafarroa Bermea Agoitzen turismo-apartamentuak sortzeko 2.020.000 euro inbertituko dituen enpresa bati ematea adostu du. Bermearen zenbatekoa 600.000 eurokoa da, neurri honetarako ezarritako gehiengoa.

Gogoan izan behar da aurreko bermeak automobilaren arloko enpresa laguntzaile bati, plastikoen arloko enpresa bati, bioenergia-enpresa bati eta Erdialdean eta Iruñerrian landa-hotelak bultzatuko dituzten bi enpresari eman zaizkiela.

“Nafarroa Bermea” joan den azaroaren 6an Gobernuak krisiaren aurka onetsitako neurrietako bat da. Enplegua sortzeko inbertsioei sostengua ematea eta enpresa txiki eta ertainetarako kostu eta epe egokiak dituen finantzaketa bultzatzea du xede, gaur egun maileguak lortzeko zailtasunak daudela kontuan hartuta.

Legean industriaren arloko inbertsioetarako, nekazaritzako elikagaiak eraldatu eta merkaturatzeko, eta enpresa txiki eta ertainetako azpiegitura turistikoak sortu eta modernizatzeko ezarritako laguntzak lor ditzaketen esku-hartzeetarako bermeak eskatu ahal izango dira. Bermeak 60.000 eta 600.000 euro bitartekoak izango dira, eta gehieneko zenbatekoa proiektu bakoitzerako aurreikusitako inbertsioaren %60koa izango da. Horren arabera, laguntzak lortzeko gutxieneko inbertsioa 100.000 eurokoa izango da. Nafarroako Gobernuak ekintza honetan emango duen guztizko zenbatekoa 30 milioi eurokoa izango da. Bermeen gehieneko epea 10 urtekoa izango da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa