(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Virgen del Camino ospitalean kanabisak buru-eritasunean duen eraginari buruzko azterketa abiatu da asteartea, 2009.eko martxoak 31

Drogei buruzko Plan Nazionalak finantzatuko du eta psikosia diagnostikatuta duten pertsonak eta horien familiako osasuntsuak aztertuko dira


Especialistas del Hospital Virgen del Camino desarrollarán un estudio sobre cannabis y enfermedad mental.

Especialistas del Hospital Virgen del Camino desarrollarán un estudio sobre cannabis y enfermedad mental. ( irudia handitu )

Virgen del Camino ospitaleko Psikiatria Zerbitzuak kanabisari eta horrek psikosia diagnostikatuta duten pertsonengan eta familiako osasuntsuengan dituen ondorio kaltegarriei buruzko azterketa abiatuko du laster. Proiektua gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dute Fernando Boneta Beorlegui Virgen del Camino ospitaleko zuzendariak; Manuel Jesús Cuesta Zorita ospitale bereko psikiatrak eta azterketaren zuzendariak, eta Fermín Castiella Lafuente Drogazaletasunen Foru Planaren zuzendariak.

Lana Bartzelonako Unibertsitateko, Bartzelonako Benito Menni Ospitaleko eta Castellóko Jaume I Unibertsitateko ikerlarien taldeekin lankidetzan egingo da. Horrez gain, Víctor Peralta Martínez, Alfredo Martínez Larrea eta Virginia Basterra Gortari medikuek eta Ana Sánchez Torres psikologoak parte hartuko dute, guztiak Virgen del Camino ospitalekoak.

Gaur aurkeztutako proiektuan, toxikoen kontsumoak gaixotasun psikotikoan “pronostiko-faktore” moduan duen garrantzia baloratuko da pazienteen kasuan, eta urrakortasun-geneak aztertuko dira, drogekin batera, esaterako kanabisarekin batera, pertsona kontsumitzaileengan buru-nahasteak agertzeari mesede egiten diote eta.

Zehatz esanda, lana garatzeko, ikerketa-taldea psikosia diagnostikatuta duten pazienteekin eta familiako osasuntsuekin harremanetan jarriko da, duela 10 urte Virgen del Camino ospitalean antzeko azterketa batean ere parte hartu baitzuten. Guztira, orduko hartan ehun familia inguruk parte hartu zuten eta funtzio kognitiboaren alderdi desberdinak eta faktore genetikoak aztertu ziren. Cuesta medikuaren arabera, kanabisa kontsumitzeaz gain aurrejoera genetikoa izanez gero, buruko arazoak garatzeko arriskua handitu egiten da, eta arrisku hori bikoiztu edo hirukoiztu egiten da kontsumoa buru-garapenaren etapa kritikoetan hasten bada (14-15 urte ingururekin). Espezialista horren esanetan, pertsona gaixoengan gaixotasunak okerrera egin dezake edo agerraldien edo berriz gaixotzeen kopuruak gora egin dezake.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa