(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gazteentzako udako jardueretarako mila plaza baino gehiago jarri ditu asteartea, 2009.eko martxoak 31

Nafarroako Gazteria Institutuak antolatutako 48 jardueretan parte hartzeko aurretik izena emateko epea apirilaren 1ean hasiko da


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren (NGI) bitartez, udako 48 jarduera antolatu ditu 12 eta 19 urte arteko gazteentzat; guztira 1.017 plaza daude.

Jardueretan aurrez izena emateko epea apirilaren 1ean hasiko da. Jarduerak honako hauen ingurukoak izango dira: kale animazioa, nautika, ingurumena, piragua, mendi ibilaldiak, hipika, espeleologia eta multiabentura.

Jardueretan parte har dezakete 12 eta 19 urte bitarteko nafar gazteek, hainbat lekutan: Nafarroan (Doneztebe eta Urbasa), beste autonomia erkidego batzuetan (Andaluzia, Asturias, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Galizia, Errioxa, Murtzia, EAE, Katalunia eta Valentzia) eta baita atzerrian ere (Britainia Handia, Italia, Txekiar Errepublika, Polonia, Suedia eta Alemania). Ekimenaren asmoa da partaideek beste eskualde eta herrialde batzuetako gazteak ezagutzea, leku ezezagunak ikustea, atzerriko hizkuntzak ikastea eta kanpoko ohiturak bizitzea.

NGIak 1.017 plaza eskainiko ditu: 168 Nafarroan, 577 beste autonomia erkidego batzuetan eta 272 atzerrian. Programa horretarako Institutuak 791.273 euro jarri ditu.

Jardueretan parte hartzeko 156 eta 486 euro bitarteko kuota ordaindu behar da eta kuota horretan sartzen dira joan-etorria, ostatua (kanpadendan, gazte ostatutan edo hotelean), elikagaiak, zuzendaritza teknikoa eta jarduerak berak.

Gazteek kuota merkeagoa ordain dezakete gazte txartela badute, familia ugarikoak badira eta familiako errenta bateratua lanbide arteko gutxieneko soldataren bi halako edo txikiagoa bada edo familiaburua langabea bada. 

Gazteentzakoeskaintzariburuzkoliburuxka.pdf

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa