(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 932 langabe gehiago daude martxoan, %2,49 gehiago, eta Espainian %3,5 gehiago osteguna, 2009.eko apirilak 2

Langabeziak eraikuntzan eta industrian gora egin du, eta nekazaritzan, zerbitzuetan eta aurretik lanik ez zuten pertsonen multzoan behera egin du


Oficina de empleo

Oficina de empleo.

Nafarroan langabeziak gora egin du joan den martxoan. 932 pertsona lanik gabe geratu ziren, %2,49. Espainian 123.542 pertsona geratu ziren lanik gabe, hau da, %3,5. Foru Komunitatean, langabeziak gora egin du eraikuntzan eta industrian, eta behera nekazaritzan, zerbitzuetan eta aurretik lanik ez zuten pertsonen taldean.

Imelda Lorea Nafarroako Gobernuko Lan arloko zuzendari nagusiak azpimarratu du bigarren hilabetez jarraian Foru Komunitatean langabeziaren hazkundea moteldu egin dela. Edonola ere, zuzendariaren esanetan, martxoko datua negatiboa da langabezian pertsona gehiago dagoelako. Era berean, Imelda Loreak egiaztatu du Nafarroan langabeziak Espainian baino geldoago egiten duela gora. Modu horretan, Foru Komunitatea langabeziaren hazkunderik txikiena duten bost eskualdeen artean kokatzen da. Zuzendariak azpimarratutako beste alderdi bat izan da Nafarroan, joan den udatik lehenengoz, langabeziak behera egin duela hiru sektoretan: nekazaritza (%-2,33), zerbitzuak (%-0,53) eta aurretik lanik ez zuten pertsonak (%-2,35). Horrez gain, laster Krisiaren aurkako Planaren barruan lana sustatzeko neurri berriak aurkeztuko direla iragarri du.

Langabeziaren martxoko datuak ikusita, krisiak Foru Komunitateko lan-merkatuan eragin txikiagoa duela ondorioztatzen da. Nafarroako lan-biztanleria Espainiakoaren %1,55 da. Nafarroan azken urtean langabeziaren eraginak proportzio bera izango balu, langabeziaren hazkundea 20.218 pertsonakoa izango litzateke, eta egiatan, 14.725 pertsonakoa izan da. Azken hamabi hilabeteetan, Espainian 1.304.427 pertsona lanik gabe geratu dira.

Martxoan 932 pertsona lanik gabe geratu dira, eta beraz, 2009ko martxoaren amaieran, langabeen kopuru osoa 38.311 pertsona da.

Lan-agentzien arabera, langabeziak hemen egin du gora: Doneztebe (%5,85), Altsasu (%4,91), Iruña (%2,92), Tafalla (%2,35), Tutera (%1,90) eta Lizarra (%1,03). Lodosan (%1,00) eta Agoitzen (%0,33) behera egin du.
 
Sexuen arabera, langabeen kopurua 19.044 da emakumeen artean (%1,62 egin du gora aurreko hilabetearekin alderatuta) eta 19.267 gizonen artean (%3,37 egin du gora aurreko hilabetearekin alderatuta).

Adin taldeei erreparatuz gero, 5.183 langabe 25 urtetik beherakoak dira (%4,35 egin du gora aurreko hilabetearekin alderatuta), eta 33.128 langabe 25 urtetik gorakoak dira (%2,21 egin du gora aurreko hilabetearekin alderatuta).

2008ko martxoko datuekin alderatuta, 14.725 langabetu gehiago daude balio absolutuetan, hau da, %62,43 balio erlatiboetan.

Martxoan Nafarroan 13.796 kontratu egin dira, hau da, aurreko hilabetean baino 1.085 gehiago. Hilabete honetan, kontratu finkoen kopurua 1.435 da, hau da, %10,40. Gizarte Segurantzako afiliatuak 1.104 pertsona gutxiago izan ziren, hau da, %0,41, eta hileko batez besteko afiliazioa 268.394 pertsonakoa izan zen.

Nafarroa da langabeek lana aurkitzeko aukera gehien duen autonomia-erkidegoa. Foru Komunitateko langabeen %44k lana aurkitzeko probabilitate handia du, eta nazioko batez bestekoa %23 da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa