Ikusi egun honetako albiste gehiago
Pérez-Nievas kontseilaria AEK-ko ordezkariekin bildu da “Korrikan” izandako gertaerak jorratzeko”
osteguna, 2009.eko apirilak 2
Topaketan, kontseilariak Nafarroako Gobernua haserre dagoela adierazi die, presoen eta ETAko kideen kartelak erakutsi zirelako
Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilaria gaur goizean AEK-ko ordezkariekin bildu da “Korrikaren” tarte batzuetan izandako gertaerak jorratzeko. Kontseilariarekin batera, Xabier Azanza Euskarabideako zuzendari gerentea ere topaketan izan da.
Bilera horretan, Pérez-Nievasek Nafarroako Gobernua haserre dagoela adierazi die, presoen eta ETAko kideen kartelak erakutsi zirelako. Era berean, AEK-ko ordezkariei “Korrikaren” oinarriekin konpromiso handiagoa izateko eskatu die, ekintza terroristak babesten dituzten ikurrak agertu ez daitezen.
Horrez gain, kontseilariak azpimarratu duenez, “euskararen arloan normaltasuna lortzeko konpromiso argia dago”, eta “edizio honetan izandako gertaerak normaltasuna lortzeko bidetik urruntzen dira”.
Bileraren amaieran, Pérez-Nievasek “Korrika” amaitzen denean eta antolatzaileek balorazio bat egiten dutenean beste bilera bat egitea onartu du.