(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 4,1 milioi eman ditu udal eremuan 624 lanpostu sortzeko ostirala, 2009.eko apirilak 3

Laguntzen barruan 213 toki entitate sartzen dira, eta gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten edo langabezia-prestaziorik ez duten langabeak kontratatzeari lehentasuna emango zaio


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez toki entitateei urtero ematen dizkien diru-laguntzak Foru Komunitateko udalei, kontzejuei, batzei eta mankomunitateei bideratuta, 4.152.759 eurokoak dira 2009an. 213 toki entitate izango dira onuradunak.

Besteak beste Burlatako, Tuterako eta Lizarrako Udalek hamar lanpostu baino gehiago sortuko dituzte, eta Iruñakoak hogeita hamar baino gehiago. Guztira 213 toki korporaziok jasoko dituzte diru-laguntza horiek: 154 udalek, 17 kontzejuk, administrazio-batzar batek, bi batzar nagusik, Baso batzar bik eta 17 mankomunitatek.
 
Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ekimen honen bidez, toki entitateek interes orokorreko eta gizarte-intereseko obrak egiteko langabeak kontratatzearen ondorioz sortutako lan-kostuak diruz laguntzen dira. Laguntzen deialdira aurkez daitezkeen proiektuek jarduera hauetako baten ingurukoak izan behar dute: erabilgarritasun kolektiboko zerbitzuak, hala nola etxebizitza hobetzea, zainketa eta segurtasuna, hiriko espazio publikoen errebalorizazioa, garraiobide kolektiboak, hurbil dauden dendak, baita hondakinen kudeaketari, uren kudeaketari, inguru naturalak babestu eta mantentzeari eta energiaren kontrolean zuzenean edo zeharka eragiten duten jarduerei lotutakoak ere. Era berean, aisia- eta kultura-zerbitzuak, tokiko kultura-garapena, kirolaren sustapena eta ikus-entzunezkoen sektorea. Araudian eguneroko izaerako zerbitzu pertsonalizatuak ere jaso dira, hala nola haurrak zaintzea, pertsona ezgaituei edo adinekoei etxean zerbitzuak eskaintzea, eta zailtasunak dituzten edo deserrotze soziala duten gazteei laguntzea.

José Luis Ruiz Ciruelos Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerenteak aurtengo deialdian Nafarroako Gobernuak egindako ahalegin ekonomikoa azpimarratu du, krisi ekonomikoan murgilduta gaudela kontuan hartuta. 2009an iazko kopuruarekin alderatuta laguntzak 500.000 euro gehitu dira, eta horri esker, beste hogei toki entitatera iritsi ahal izan da.

Zuzendari gerenteak azpimarratu duenez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak aurtengo deialdian lehentasuna eman dio gizarte-bazterketaren egoeran dauden edo egoera horretan egoteko arriskua duten langabeak kontratatzeari. Horrez gain, toki entitateei langabezia-prestazioak agortu dituzten langabeak kontratatzearen garrantzia adierazi die, batez ere familia-zamak badituzte.
Dokumentazioa:
Corporaciones locales

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa