(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Caballerok esan du zirkulazioko eskumenak Nafarroari ez ematea ezin zaiola Nafarroako Gobernuari egotzi ostirala, 2009.eko apirilak 3

Estatuko eta Foru Erkidegoko Eskualdatze Batzordeko ordezkari nafarrek bilera egin dute


Asistentes a la reunión.

Representación de Navarra en la Junta de Transferencias. ( irudia handitu )

Lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek adierazi du zirkulazioko eta bide segurtasuneko eskumenak ez direla eskualdatu "Nafarroako Gobernuak nahi ez duelako, adostasunik ez dagoelako baizik"; adostasun falta horren errua, gainera, gobernu zentralari leporatu dio. Gauzak horrela, esan du “ezer gutxi egin daitekeela aurrean dugunak nahi ez badu”. 

Gaur goizean, Eskualdatze Batzordeko Nafarroako ordezkariek ohiko bilera egin dute Nafarroako Jauregian, eskualdatzeko dauden eskumenen egoera zertan den aztertzeko, eta bilera baino lehen egin ditu adierazpen horiek Caballerok.

Bileraburua lehen presidenteordea izan da. Nafarroako Gobernuaren aldetik bertaratu dira, baita ere, Alvaro Miranda Simavilla, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria; Alberto Catalan Higueras, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna; eta Lehendakaritzako, Politika eta Sustapen Ekonomikoko eta Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusiak: Ildefonso Sebastian Labayen, Cernin Martinez Yoldi eta Lola Eguren Apesteguia, hurrenez hurren. Horiez gain, alderdi politikoetako ordezkari hauek ere izan dira bileran: Carlos Garcia Adanero (UPN), Patxi Zabaleta Zabaleta (NaBai), Samuel Caro Sadaba (PSN), Jose Andres Burguete Torres (CDN) eta Javier Jimeno Torres (IUN-NEB).

Bilerako gai-zerrendari jarraiki, bi gai jorratu dituzte. Batetik, Nafarroako Gobernuak eskualdatzeen inguruan azkena egindako jardueren berri eman dute; eta bestetik, parlamentuko Nafarroa Bai taldearen bi proposamen aztertu dituzte. Lehen proposamena eskualdatzeko dauden eskumenen negoziazioei buruzkoa zen; eskumen horiek dira, besteak beste: zirkulazioa, EINeko politika pasiboak, espetxeak, polizia, ordena publikoa eta bizikidetza. Bigarrenik, Nafarroa Bai taldeak proposatu du estatuarekin negoziatzen hastea ikerketa zientifiko eta teknikoari dagokion eskumena lortzeko. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa