(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek erasoen aurrean nola jokatu zehazteko protokoloa aurkeztu du ostirala, 2009.eko apirilak 3

Protokoloan azaltzen da langileek nola jokatu behar duten gaixoek edo gaixoen senide eta lagunek eraso egiten badiete, ahoz nahiz gorputzez


Consulta médica.

El documento presentado hoy detalla los pasos a seguir en caso de agresión.

Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erasoen Taldeak protokolo bat aurkeztu du, langileek erasoen aurrean nola jokatu jakin dezaten; taldea osatzen dute Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuko langileek eta Administrazioko ordezkariek. Protokoloa martxoaren 31n onartu zuen Segurtasun eta Osasun Batzordeak eta bat dator Nafarroako Gobernuaren Erasoen Plan Orokorrarekin. Dokumentua zertan den gaur goizean azaldu dute NOZko Langileen eta Lan Harremanen zuzendariorde Gabriel Izpurak eta Prebentzioaren eta Laneko Arriskuen ataleko buru Nieves Sagüesek, Nafarroako Ospitalean.

Zehazki, dokumentuak azaltzen du Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek zer egin behar duten lantokian daudela gaixoek edo gaixoen senide eta lagunek eraso egiten badiete. Protokoloaren arabera, erasotzat hartuko dira “Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileei kanpoko jendeak egindako ahozko bortxak (mehatxuak eta irainak) eta bortxa fisikoak (erasoak eta beldurrarazteko jarrerak)”.

Protokoloaren puntuak hauek dira: erasoen aurrean jokatzeko modua, erasoa jasan duenarentzako osasun eta psikologi laguntza, gertakariaren berri ematea, lege aholkularitza, gertakariak eskumena duen organoaren aurrean salatzea eta bortxakeriak eragindako kalte materialak konpontzea.

Jarduera protokoloaren deskribapena


Lehenengo puntuari, hau da, erasoen aurrean jokatzeko moduari dagokionez, protokoloak dio lehendabizi lankideei laguntza eskatu behar zaiela edo zaindariari (egonez gero) abisua eman. Bortxa eteten ez bada eta erasoa oso larria bada, komeni da kanpora laguntza eskatzea, 112 larrialdi telefonora deituta.

Erasoaren ondorioz langileak osasun laguntza behar badu, gertuen dagoen Larrialdi Zerbitzura joan behar du. Han, tratamendua emateaz gain, osasun txosten edo lesioen parte deritzona emango diote (dokumentu hori adituaren froga izango da). Eraso fisikoak lan istriputzat hartzen direnez, langileak Mutua Navarra erakundearen laguntza zentro batera ere jo dezake.

Erasoaren berri emateari dagokionez, protokoloan zer pauso eman behar diren zehaztu dute. Aurrena, erasoa jasan duen langilearen arduradun zuzenari eman behar zaio abisua. Gero, arduradunak zentroko zuzendariari edo langileen arduradunari azaldu behar dio zer gertatu den. Ondoren, erasoa jasan duen langileak eta bere arduradunak dokumentu bat bete behar dute. Dokumentu hori osasun alorreko intranetean dago eskura eta zuzenean heltzen zaie Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuari (LAPZ) eta dagokion arloko Langileen Unitateari.

LAPZak erasoak jasan dituzten langileei laguntza psikologikoa eta lege aholkularitza eskaintzen dizkiete, nahi izanez gero. Lege aholkularitza Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregimen Juridikoko Zerbitzuak gestionatzen du. Aholkularitza eskaini ondoren, langileak, nahi izanez gero, erasoa salatu dezake edozein polizia bulego edo organo judizialean. Alde horretatik, zentroko zuzendariak edo langileen arduradunak pertsona bat izendatu dezake langileari izapideak egiten lagun diezaion.

Erasoak kalte materialak eragiten baditu, konponketak zentroan bertan bideratuko dira, Orientazio Juridikorako Gidan azaldu bezala.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa