(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Museoen Foru Legearen proiektua onartu du astelehena, 2009.eko apirilak 6

Nafarroako Museoen Sistema erabiltzen duten erakundeek lehentasuna izango dute diru-laguntzak jasotzeko


Museo Oteiza

Museo Oteiza

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Museoen Foru Legerako proiektua onartu du. Lege horren asmoa da museoak eta museo bilduma iraunkorrak erregulatzea, dagozkien erakundeak berezituta. Testua Nafarroako Parlamentura igorriko dute laster, eztabaidatu eta behin-behinekoz onar dezaten.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legeak azaletik erregulatzen ditu museoak eta museo bilduma iraunkorrak. Museoen Foru Legearen premia justifikatuta dago, beraz, Nafarroako Gobernuak eskumena daukalako kultur ondarearen alorrean eta Foru Erkidegoak betidanik zaindu eta sustatu duelako ondarea, iraganaren erakusgarri gisa, Nafarroako Foru Administrazioaren, toki erakundeen eta pertsona eta erakunde pribatu ugariren bitartez.

Nafarroan museo asko daude, era askotakoak. Foru Legearen proiektuak dioenaren arabera, museo horiek eta gerora sor daitezkeenek goi mailako araudi bat behar dute, behar bezala antolatzeko, elkarlanean aritzeko, gestioa hobetzeko eta, ondorioz, hiritarrentzako kultur zerbitzuak bermatzeko.

 
Legeak lau titulu dauzka. Lehenengoan zehaztu dute museotzat eta museo bilduma iraunkortzat zer hartzen den eta ze funtzio dituzten. Bigarrena Nafarroako Museoen Sistemari buruzkoa da: osaera, helburuak eta sisteman sartzeak zer eragin dituen azaldu dute. Izan ere, sisteman dauden erakundeek hainbat abantaila dituzte, esaterako: diru-laguntzak jasotzeko lehentasuna, prestakuntza jardueretan parte hartzea eta laguntza teknikoa jasotzea. 

Hirugarren tituluan edozein jabetza motako museoak eta bilduma iraunkorrak aintzatesteko betekizunak eta prozedura ildo orokorrak ezarri dituzte. Izendapenari dagokionez, “Nafarroako Museo” eta “Nafarroako Bilduma” izena (bakarrik edo beste hitz batzuekin batera) eta toki erakundeen izenak edukitzeko baimena behar da.

Titulu horretan, gainera, Nafarroako museo eta museo bilduma iraunkorren erregistroa erregulatu dute; ofizioz, aintzatetsitako guztiak sartuko dira. Halaber, museoetako funtsen babesa aipatu dute, baita erakunde horietako titularren oinarrizko betekizunak ere, adibidez: erregistro liburuak eta funtsen inbentarioa egitea eta eguneratzea. Horrez gain, Funtsen Inbentario Orokorra sortuko dela azaldu dute.

Bukatzeko, Legean arau-hausteak zehaztu dira. Arau-hauste larriak dira Nafarroako Kultur Ondarea larriki kaltetzea edo galtzea, batetik, eta bisitarien segurtasuna ez bermatzea, bestetik. Museoen Foru Legea egiteko ez dira handituko Kultura eta Turismo Departamentuaren aurrekontu kredituak. 

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa