(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ia 5 milioi euroko gastua baimendu du Bakaikuko trenbide-pasagunea kentzeko astelehena, 2009.eko apirilak 6

Trenbidearen gainetik bide berria eraikiko da; lanak 2010eko udarako amaitzea aurreikusi da


Nafarroako Gobernuak, gaur goizeko saioan, Zaragoza-Altsasu linean Bakaikuko trenbide-pasagunea kentzeko lanen kontratazioa baimendu du. Lanen zenbateko osoa 4.833.418 eurokoa da, eta bi urtetan banatuko da: 2.333.418 euro ekitaldi honetan eta 2.500.000 euro 2010ean.

Lanak 2010eko udarako amaituta egotea aurreikusten da. Nafarroako Gobernuak, RENFEk eta Adifek 1998an eta 1999an egindako akordioetan eta 2004ko eranskinean ezarritako jardunen barruan daude. Jardun horien bidez, Nafarroako 46 trenbide-pasaguneak kendu nahi dira. Horietatik 39 kendu dira, eta Bakaikukoa kendu ondoren, 40 izango dira guztira.

Proiektuaren deskripzioa


Proiektuaren xedea Zaragoza/Altsasu linean Bakaikuko trenbide-pasagunea kentzea da. Horretarako bide berria eraikiko da trenbidearen gainetik, gaur egungo errepidearen zerbitzu berberak eskainiko dituena eta gaur egungoa baino seguruagoa izango dena

Proiektuko trazadura egon dagoen lurzorura egokitu behar izan da. Uneoro inguruaren irisgarritasuna mantendu da. Egon dauden eraikinetan eragin albait txikiena izaten ahalegindu da eta gaur egungo bideak irekita utzi dira lanek irauten duten bitartean.

Bide berriari dagokionez, 680 metroko luzera du eta 3 m-ko zabalera duten bi erreiko galtzadak osatuko du; 0,50 m-ko bazterbidea eta bi metroko zabalerako espaloia ezkerrean; 1 m-ko bazterbidea eskuinean; eta 0,5 m-ko berma bi alboetan.

Horrez gain, proiektuaren arabera 6 baoko egitura eraikiko da trenbidea gainetik igarotzeko, Arakil ibaiaren uholde-lautadaren jokabide hidraulikoan eragina izan gabe.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa