(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Aizpungo (Goñi bailarako) Teodosio landa hotela inauguratu du astelehena, 2009.eko apirilak 6

Nafarroako Gobernuak 550.000 euro inguruko diru-laguntza eman du hotela egiteko


Hotel Rural en Aizpún

El Presidente Sanz descubre la placa en el hotel rural Teodosio de Goñi. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz Sesmak Teodosio landa hotela inauguratu du gaur Goñi bailarako Aizpungo herrian. Izan ere, Foru Gobernuak 549.900 euroko diru-laguntza eman zuen hotela egiteko, Kultura eta Turismo Departamentuaren bitartez. Departamentu horretako ordezkari gisa Turismo zuzendari nagusia, Carlos Erce, bertaratu da inaugurazio ekitaldira.

Inaugurazioan, Sanz presidenteak nabarmendu du proiektua Nafarroako Gobernuak ekoizpen jarduerak eta zerbitzuak sustatzeko dauzkan neurrien barruan dagoela. Neurri horien helburua da "lurraldea eta gizartea batzea eta, horretarako, hiritar guztiek eskubide berberak izan ditzaten bermatzea, edonon bizi direla ere: hirian edo herri txiki batean". 

Aipatu diru-laguntzarekin ordaindu dute proiektua idazteko lanaren %90 (17.224 eurotik 15.501), obren %80 (658.447 eurotik 460.913) eta ekipamendurako aurrekontuaren %40 (183.721 eurotik 73.488). Diru-laguntza, guztira, 549.900 eurokoa izan da.


Hotel rural Teodosio de Goñi

Exterior del hotel rural Teodosio de Goñi, en Aizpún. ( irudia handitu )

Teodosio landa hotela udalaren eraikin tradizional batean dago, udaletxeari atxikita; eraikina hutsik eta oso gaizki zegoen. Hotelak hiru solairu dauzka: etxabea eta bi solairu. Guztira bederatzi logela daude, 18 plaza, hain zuzen.

Eraikina honela dago banatuta: behe solairuan daude, batetik, harrera-lekua eta higiene zerbitzu orokorrak eta langileentzakoak, eta bestetik, maila altuago batean, jantokia eta egongela; lehen solairuan daude lau gela bikoitz, bainugela eta sukalondoarekin; eta bigarren solairuan beste bost logela bikoitz, bainugelarekin.

Teodosio landa hotela egiteko eraikina egokitu dute. Horretarako, erabat hustu dute eta harrizko fatxadak bakarrik utzi dituzte. Gero, iturriak, saneamendua, argindarra, airea girotzeko tresnak, igogailua, telefonoak eta suteen kontrako babesa jarri dizkiote. 

Laster altzari nagusiak eta sukaldea jarriko dituzte, baita argiak, errotulazioa eta apaingarriak ere. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa