Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ekitaldi berean Generoari eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari buruzko I. ikastaroko parte-hartzaileei diplomak eman dizkie
Acto de reconocimiento a entidades locales a favor de la igualdad.
(
irudia handitu
)
Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur goizean egindako ekitaldian 19 toki entitateri (14 udal, 4 mankomunitate eta partzuergo 1) emakumeen eta gizonen artean berdintasuna bultzatzeko egindako lana aitortu die. Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin da, eta horrez gain, aukera-berdintasunari buruzko I. ikastaroa: aplikazioa Herri Administrazioko esku-hartzean izenekoan parte hartu duten berdintasun-eragileei ere diploma eman zaie. Ikastaroa Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (NABI) bultzatu du.
Era berean, ekitaldi horretan María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak eta Marcela Lagarde y de Los Ríos Mexikoko antropologo eta feministak parte hartu dute. Azken horrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren XXI. mendeko agendari buruzko hitzaldia eskaini du. Lagardek NBEk duela 61 urte aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aipatu du, artikulu batean “gizonen eta emakumeen arteko berdintasunezko elkarbizitza bermatzen duen gizarte-ordenan” bizitzeko eskubidea aitortzen da eta.
Lagardek NBEk duela 61 urte aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aipatu du, artikulu batean “gizonen eta emakumeen arteko berdintasunezko elkarbizitza bermatzen duen gizarte-ordenan” bizitzeko eskubidea aitortzen da eta. Lagardek adierazi du tokiko gobernuek berdintasun-politikak bultzatzeko eginkizuna dutela, eta puntu horretan adierazi du XXI. mendeko berdintasunaren aldeko agendak, besteak beste, gizonen eta emakumeen arteko genero-arrakalak suntsitu beharko lituzkeela, eta tokiko administrazioei aukera-berdintasuna bultzatzeko ahalmena eman behar zaiela.
Acto de reconocimiento a entidades locales a favor de la igualdad.
(
irudia handitu
)
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
Acto de reconocimiento a entidades locales a favor de la igualdad.
irudia handituActo de reconocimiento a entidades locales a favor de la igualdad.
irudia handitu