(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Andelos aztarnategi arkeologikoa jendeak ikusteko moduan jarri dute, museo bihurtu ondoren asteazkena, 2009.eko apirilak 8

Corpas kontseilariak erromatar hiri zaharra bisitatu du. Aztarnategian hogei indusketa kanpaina egin dituzte 1980tik


Andelos

Andelos aztarnategi arkeologikoa ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramon Corpas Mauleonek Andelos aztarnategi arkeologikora joan da gaur goizean. Izan ere, azken urteotan museo bihurtu dute eta gaur ireki dituzte ateak jendearentzako.

Andelosko instalazioak ostiral, larunbat eta igandeetan egongo dira irekita, baita jaiegunetan ere. Aste Santuan gaurtik astelehenera egongo da irekita eta apirilean bisita gidatuak egingo dituzte asteburuetan, Iruñako autobus geltokitik aterata. Ordutegia hau izango da: goizean 11.00etatik 13.00etara eta arratsaldean 15.00etatik 18.00etara.

Sartzeko, haur, ikasle, pentsiodun eta hogei lagun baino gehiagoko taldeetako jendeak 0,50 euro ordaindu beharko ditu; lau urtetik beherakoak, berriz, doan sartuko dira. Aztarnategia doan ikusi ahal izango dute, baita ere, Mendigorriako bizilagunek. Halaber, sartzea doakoa izango da Museoen Nazioarteko Egunean (maiatzaren 18an), Andiongo Ama Birjinaren ermitarako erromerian eta Andelosko Erromatar Jaialdian.

Nafarroako Gobernuak 1980. urtetik 2000. urtera agindutako indusketetan kaleak eta ura biltzeko eta banatzeko sistema azaleratu zituzten. Lanak Maria Angeles Mezquirizek zuzendu zituen. 2003an Andelosko Arkeologia Museoa ireki zuten, arkeologia hondarrak gerora egokitzen joan diren arren. Denbora horretan ondorioztatu dute ikusteko moduan dauden eraikuntza hondarrak hobeto interpretatzeko sendotu egin behar direla, eta Erdi Aroko beste eraikuntza batzuk estaltzea ezinbestekoa dela, zaintzeko eta hobeto erakusteko.

2007an, Arkeologia Atalak Andelosko hondarretan esku-hartzeko proiektua landu zuen eta 2008an, Nafarroako Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioarekin elkarlanean, egitura arkeologikoak babesteko, egonkortzeko eta zabaltzeko proiektua egikaritu zuten. Zehazki, Andelosko erromatar hiriko hondarrak egokitze, sendotze eta zaintze aldera, egonleku eta egitura arkitektoniko batzuk estali egin dituzte, erakusketa proiektuaren arabera. Era horretan, aztarnategia ulertzea eta zaintzea errazagoa da. Gainera, bistan dauden eta birgaitu egin behar diren egitura arkeologikoak sendotu egin dituzte.

Andelosko erromatar hiriak eta Erdi Aroko eremuak 15.800 metro koadro hartzen dituzte. Hirian erromatar hirigintzaren hondarrak daude. Kaleen egitura ortogonala da eta hainbat etxe daude, esaterako: peristilokoa, Bacoren mosaikoarena eta impluvium delakoa. Barruti termal baten hondarrak ere badaude. Horrez gain, Erdi Aroko hiriaren kaleen parte bat ere ikusten da. Dena den, erromatar hirian ura biltzeko zeukaten sistema da garrantzitsuena; izan ere, bi presa, 7.350 metro kubikoko tanga eta hirian ura banatzeko zisterna edo castellum aquae delakoa daude. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa