(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitza Departamentuak 14 milioi euroko laguntzak eman dizkio bioklimatismoari 2003tik asteazkena, 2009.eko apirilak 8

Etxebizitzen %95 Sarriguren ekohirian kokatuta daude eta gainerako %5, Tuteran


Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak 2003tik 14.720.108 euroko laguntzak eman dizkio guztira bioklimatismoari. Diru-laguntza horiek jasotzeko, lurzoru publikoan eraikitako etxebizitza babestuen sustatzaileei beharrezko eraikuntza- eta isolatze-betekizunak baino handiagoak eskatu zaizkie.


Diru-laguntza hauek 5.000 etxebizitzak jaso dituzte: 4.600 Sarriguren ekohirian kokatuta daude, eta gainerako 400 VINSAk eraiki ditu Tuterako Institutuko poligonoan. Etxebizitza bakoitzeko batez besteko diru-laguntza 3.000 eurokoa izan da. Hitzaldi teknikoetan jakinarazitako zenbatespenen arabera, eraikin bateko isolamendu termikoak hobetzen inbertitzen den euro bat bost urteko epean amortizatzen da batez beste.


Nafarroako Gobernua aurreratu egin zitzaion 2007an aplikatzen hasi zen Eraikuntzako Kode Teknikoari, eta lurzoru publikoan eraikitako etxebizitza babestuen sustapen batzuetan isolatze- eta zuzkidura-maila minimoak handitu zituen. Sustatzaileek hobekuntzak ezin zizkieten erosleei leporatu, etxebizitzen prezioa handituz, eta beraz, osagai berri horien kostu gehigarria konpentsatzea erabaki zen.


Zehatz esanda, derrigorrezko oinarrizko araudian ezarritako isolatze termikoaren neurriez gaindikoak jartzearen ondorioz sortutako gastuak diruz lagundu dira: leiho bikoitzak edo bi beira-plakako kristalak jartzea 12 milimetroko lodierako edo lodiera handiagoko aire-ganberaren bidez bereizita, lodiera txikiagoa izan ohi duten ganberen bidez bereizitako kristalen ordez; zubi termikoaren hausturaren ondoriozko kanpoko arotzeria; eguzki-energiaren kolektoreak instalatu edo aurre-instalatzea (teilatuetan kokatutako plakak) ur bero sanitarioa eta/edo berogailua berotzeko; pertsianetan isolatze termikoa duten edo orientatu daitezkeen lamak jartzea, erabateko iluntasuna lortzeko; eguzki-energia hartzeko orientatutako begiratokiak ezartzea; eta osagai erkideak argitzeko mugimendu-sentsoreak jartzea.


2003an, Nafarroako Gobernuak 590.069ko laguntzak eman zituen; 2004an, 4.095.707koak; 2005ean, 1.423.754koak; 2006an, 4.006.362koak; 2007an, 279.313koak; eta 2008an, 3.810.746koak. 2009rako, 514.157 euroko gastua konprometituta dago. 2003tik 2005era diru-laguntza osoa behin ordaintzen zitzaion sustatzaileari. 2006an, diru-laguntzaren %50 behin-behineko kalifikazioaren ostean ordainduko zela ezarri zen, eta gainerako %50 behin betiko kalifikazioaren ostean. Hori dela eta, 2006an eta 2008an gastua handiagoa izan zen, diru-laguntzak Sarrigurenen urte horietan hasi eta amaitu ziren etxebizitzei eman zitzaizkien eta.


Energia-efizientzia hobetzeko neurri berriak


Eraikuntzako Kode Tekniko berria 2007tik apurka-apurka ezartzen ari da. Horren arabera, oztopoak ezabatu, suteetatik babestu, isolatze termikoak, aireztapena eta isolatze akustikoak ezarri behar dira, eta zuzkidura batzuk beharrezkoak direla finkatu da.


Hala ere, Nafarroako Gobernuaren eta PSNren artean sinatutako 2008-2011 Etxebizitzaren aldeko Hitzarmen Sozialak, hiru ardatz estrategikoetako batean, egoitza-sektorearen iraunkortasuna bultzatu nahi du, energia aurrezteko eta ingurumena errespetatzeko irizpideekin eraikitzen diren etxebizitzak babestuz edo zaharberritzea eta higiezin-ondarea erabiltzea sustatuz. Modu horretan, jarduera-ildo bat babes ofizialeko etxebizitzen kalitatea hobetzea eta bioklimatismoa izango da.


Itunean ezarritako beste batzuk hauek dira: maila bikaina duten eraikinen energia-ziurtagiriak ezagutaraztea, sustatzaileak aitortzeko eta erabiltzaileei informazioa emateko; arkitektura bioklimatikoaren, geotermiaren eta domotikaren printzipioen aplikazioa sustatzea egoitzara bideratutako eraikinetan; eta lan-batzorde bat sortzea eraikinen zaharberritze-politiken aplikazioa bideratzeko, energia-efizientzia hobetuz. Batzorde horretan Etxebizitza, Toki Administrazio eta Berrikuntza Departamentuetako ordezkariek, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkariek, VINSA sozietate publikoak eta Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak parte hartuko dute.


Izatez, Nafarroako Gobernuak duela gutxi Parlamentuan eztabaidatzeko eta onesteko utzi duen Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko Foru Legearen proiektuan energia-efizientzia eta instalazio domotikoak hobetzeko neurriak ezarri dira.


Gogoan izango dugunez, diru-laguntzaren ehunekoak handituko dira eta inguratzaile termikoa zaharberritzen duten auzokoen komunitateek %40ko diru-laguntza jasoko dute, gehienez ere 5.000 euro. Eta proiektuetan energia-kalifikazioa lortzen duten etxebizitza babestuen sustatzaileek 20 eta 40 euro bitarteko diru-laguntzak jasoko dituzte etxebizitzaren metro koadro bakoitzeko. Era berean, %40 jasoko dute, gehienez ere 1.500 euro etxebizitza bakoitzeko, eraikuntza berriko etxebizitzetan jarritako domotika-instalazioengatik.


Era berean, Nafarroako Etxebizitzaren Babes Publikoari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legean ezarritakoaren arabera, babes publikoaren objektu izango dira, zehazten diren ondoreetarako, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ezarritako betekizunak betetzen dituzten etxebizitza babestuak zein ez-babestuak, material kutsatzaile gutxiago erabiltzea, konfort handiagoa, energia-efizientzia eta baliabide naturalak aurreztea dakarten eraikuntza-teknikak erabiltzen badituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa