(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Eusko Ikaskuntzako zuzendaritza-batzorde berria hartu du asteazkena, 2009.eko apirilak 8

Topaketa joan den abenduan hautatutako gidaritza-ekipo berriaren aurkezpen ofiziala izan da


Sanz junto a la junta directiva de la sociedad

Sanz presidenteak Eusko Ikaskuntzako zuzendaritza-batzorde berria hartu du ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Eusko Ikaskuntzako (EI) zuzendaritza-batzorde berriaren ordezkaritza hartu du gaur Nafarroako Jauregiko bulegoan, José María Muñoa Ganuza presidentea buru zela. Topaketa hau joan den abenduan hautatutako gidaritza-ekipo berriak Foru Gobernuaren aurrean egindako aurkezpen ofiziala izan da. Hain zuzen ere, Foru Gobernua sozietatearen batzorde iraunkorreko kide da.

EI duela 90 urte sortu zuen (1918ko abenduan) Nafarroako Diputazioak, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko diputazioekin batera, kultura eta zientzia autoktonoak indartzeko erreminta moduan.

Topaketan, Nafarroako Gobernuko presidenteak duela gutxi hautatutako zuzendaritza-batzordeko kide berriak zoriondu ditu eta “kudeaketa garrantzitsua” gauzatzerakoan arrakasta opatu die.

EIko presidenteak erakundearen jarduera-programa nagusiak azaldu ditu eta, horrez gain, Nafarroako Gobernuko presidentea Euskal Ikasketen XVII Biltzarreko ohorezko batzordeko kide izateko eta nazioarteko proiekzioa duen foro horren inaugurazio-ekitaldian parte hartzeko gonbidatu du. Biltzarra datorren azaroan egingo da Berrikuntza Gizarte Aurrerapen Iraunkorrerako gaiaren inguruan. Era berean, EIk etorkizunean lan-ildoak indartzeko eta Nafarroako Gobernuak bultzatutako kultura- eta ikerketa-proiektuak egiten laguntzeko nahia duela adierazi du.

Amaitzeko, Muñoak Miguel Sanzi Manuel Lekuona saria emateko ekitaldiaren buru izateko gonbita luzatu dio. Aurten saria Montxo Armendariz nafar zinemagileari emango zaio, datorren apirilaren 21ean Iruñan egingo den ekitaldian.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa