(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 180.000 euro emango dizkie tokiko erakundeei asteartea, 2009.eko apirilak 14

Diru-laguntzaren helburua da gizon eta emakumeek lana, familia eta beren bizitza uztartzea


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, 180.000 euro emango dizkie Nafarroako toki erakundeei, gizonezkoek eta emakumezkoek lana, familia eta beren bizitza uztartzeko tokiko itunen programa garatu dezaten. Hori jaso dute Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte gaietako kontseilari Maria Isabel Garcia Maloren foru agindu batean; agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen apirilaren 8an.

Diru-laguntzak izango dira honako hauek ordaintzeko: laguntza teknikoko gastuak; uztartzea gauzatzera bideratutako udal baliabide eta zerbitzuak gestionatu dituzten profesionalen ordainsariak; jarduerak garatzeko materialak; autobusen, lokalen, eserlekuen, proiektagailuen eta informatika materialaren errenta; eta publizitatea (liburuxkak, kartelak, prentsa eta irratia). 

Diru-laguntzak jasoko dituzte, besteak beste, balioak aldatzeko, erantzukizunak partekatzeko eta emakumezko eta gizonezkoek itunak adosteko helburuarekin antolatutako sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak antolatzeko. Halaber, toki erakundeek diru-laguntzak jasoko dituzte, esaterako, denbora gestionatzeko modu berriak garatzeko eta ezartzeko, eta lana, familia eta norberaren bizitza uztartzea errazten duten udal baliabide eta zerbitzuak sortzeko eta babesteko.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak 2005ean jarri zuen martxan aipatu programa, toki erakundeekin elkarlanean aritzeko, hiritarrek lana, familia eta beren bizitza uztartzeko aukera izan dezaten.

Horretarako, toki erakundeei honako hauek eskaintzen dizkiete: laguntza teknikoa, Tokiko Uztartze Itunak egiteko eta sinatzeko; generoaren eta berdintasunaren inguruko prestakuntza, nahierara, itun horiek sinatu dituzten erakundeen ordezkarientzat; hiritarrak babesteko eta sentsibilizatzeko materiala; sinatutako itunetan jasotako zerbitzuak eta jarduerak antolatzeko diru-laguntzak; eta, azkenik, esperientziak trukatzeko jardunaldietan parte hartzeko aukera.

Diru-laguntza eskatu dezakete Tokiko Uztartze Itunen programari atxikita dauden Nafarroako toki erakundeek. Eskariak maiatzaren 8a baino lehen entregatu behar dira Nafarroako Berdintasunerako Institutuan (Lizarra kalea 7, tarteko solairua, ezkerra), Nafarroako Gobernuaren Erregistro bulegoren batean edo Erregistro Elektroniko Orokorrean


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa